2017-12-13T18:08:49+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGONek kooperatibetako 400 zuzendari baino gehiago elkartu ditu Kursaalen

2012/07/06

Gogoeta gaia "Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak" izango da. Ekitaldian Korporazioko kontseilu Orokorreko lehendakari berria den Txema Gisasolak parte hartuko du. Hitzordura Carlos Dias eta Santiago Alvarez de Mon enpresa kudeaketari buruzko adituak ere joango dira.
MONDRAGONek kooperatibetako 400 zuzendari baino gehiago elkartu ditu Kursaalen

Txema Gisasola, MONDRAGON Korporazioaren presidente berria zuzendarien aurrean.

Gaur burutzen ari da urtean behin elkartzen den Zuzendariak Garatzeko Foroaren bosgarren edizioa, Donostiako Kursaalen. Bertan MONDRAGONeko kooperatibetako zuzendari taldeak elkartzen dira, esperientziak partekatzeko eta enpresaren kudeaketaren arloko uneko gaiei buruz gogoeta egiteko.

Oraingo honetan jardunaldiaren ardatza izango da "Enpresa eraldaketa: estrategia eta pertsonak". Eta "400 Foroaren" edizio berri honetarako jarri den helburua izan da "enpresa sarea eraldatzeko erronkari buruz hausnarketa egitea, perspektiba estrategikotik eta gure erakundeen eta pertsonen ikuspegitik".Foro 400

Txema Gisasola presidente berriaren aurkezpena

Foroa 9:00etan hasi da, Korporazioaren Kontseilu Orokorreko lehendakari berria den Txema Gisasolaren mintzaldiarekin, zeinak Korporazioak datozen urteetarako dituen erronka berriak eta erronka horiei erantzuteko jarraitu beharreko estrategiak xehatu dituen.

Ondoren, estrategian aditu eta nazioarteko goi mailako exekutibo ospetsua den Carlos Diasek hartu du hitza. Bere hitzaldiaren muina erreferentziazko konpainien pentsamendu estrategikoaren eta oinarrian dituzten giltzarrien bilakaera izango da, eta negozio eredu berriak sortzeko hainbat proposamen aipatuko ditu. Foro 400

Eta ondoren IESEn erakundeetako pertsonen portaerari buruzko irakaslea den Santiago Alvarez de Monek parte hartuko du. Alvarez de Mon Espainiako enpresa kudeaketaren inguruko 10 pentsalari eta aditu onenentzat jotzen da, eta nazioarteko negozio zentro entzutetsuenetako irakasle gonbidatua da. Bere hitzaldian nortasun kooperatiboa eta ingurune gero eta zorrotzago eta aldakorrago batera egokitzea nola uztartu daitekeen azaltzen saiatuko da, eta eredu kooperatiboak oraingo eta etorkizuneko testuinguru globalean dituen ahalmenak ere azalduko ditu.

MONDRAGON Korporazioa

Lau arloren inguruan egituratzen da Korporazioa: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza, eta gaur egun lehenengo euskal enpresa taldea da, eta Espainiako hamargarrena.  2011n 15.000 milioi euro inguruko diru sarrerak lortu zituen, eta langile taldean batez beste 83.000 pertsona baino gehiago aritu ziren.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak