2017-08-20T08:04:21+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGONek Fagor Etxetresnetan soberakin gertatzen den enpleguari irtenbideak emateko prestasuna berretsi du

2013/11/06

Gaur egin den bileran zehar, MONDRAGON Korporazioko ordezkaritzak adierazi duenez –bertan parte hartu dute Kontseilu Orokorreko lehendakari Txema Gisasolak eta Gestio Sozialeko Departamentuko zuzendari Mikel Zabalak–, Korporazioak erabateko lehentasuna ematen dio Fagor Etxetresnetan soberakin geratuko den enplegua kudeatzeari. Gaur-gaurkoz, kontuan hartuta kooperatibetan jasotzen ari den erantzun positiboa, datozen hilabeteetarako irtenbide posibleen jokaleku bat bistaratzen ari da 1.000-1.200 pertsonaren kolektibo batentzat, birkokapenak eta aurretiko erretiroak barne. Korporazioa buru-belarri ari da lan egiten Enplegu Bulego Korporatiboaren bitartez, malgutasunez eta aukera guztiak baloratuz, bai behin-behinekoak bai behin betikoak, Fagor Etxetresnetan soberakin geratuko den enplegua kokatzeko aukerak bideratzeko.

Ildo horretan, bi zuzendariek berretsi egin dute enpleguaren alde duten konpromiso irmoa, eta horren kudeaketa hainbat arlotan zehaztu dute:

1.    Gaur egungo jardueretan ahalik eta enplegurik gehien mantentzea.

2.    Jarduera berriak sustatzea, enpleguaren galerari aurre egiteko, horretarako baliabide eraginkorrak jarriz.

3.    Enplegua sortzeko jarduerak integratzeko aukerak aztertzea.

4.    Korporazioan integratuta dauden kooperatibetan ahalik eta birkokapen gehien gauzatzeko lan egitea.

5.    Prestakuntzari buruzko proposamen berezi bat antolatzea, kualifikaziorik txikiena duten bazkideen enplegagarritasuna handitzeko.

6.    Aurretiko erretiroko prestazioen proposamen bat definitzea, Lagun-Aro, EPSV gure mutuarekin lankidetzan.

Iraganak abalatzen du Korporazioak enplegua sortzeari dagokionez egindako bidea, eta bertan integratutako dibisio guztiek gaur egun ere ildo horretan jarraitzen dute. Gure kooperatibak askotariko sektore eta merkatuetan daude presente, eta hori bermea da epe ertain edo luzerako etorkizunean jarduera berriak sortzen eta, ondorioz, enplegua sortzen jarraituko dutela pentsatzeko. Gure negozioak beren merkatuetan lehiakorrak izatea berez albiste ona da Fagor Etxetresnetan soberan geratu den enpleguari irtenbidea emateko.

Halaber, MONDRAGON Korporazioak eredu kooperatiboaren aldeko apustua berresten du. Merkatu globalizatuaren testuinguruan, kooperatibismoaren berezko balioak (pertsonen protagonismoa, lanaren lehentasuna kapitalaren aurretik, kudeaketan parte hartzea eta kooperatiben arteko elkartasuna) etorkizuneko enpresak kudeatzeko giltzarriak dira gaur inoiz baino gehiago, egoera ekonomikoa aurkakoa izan arren eta egoera horrek edonolako enpresa erakundeentzat arazoak dakartzan arren. Horrenbestez, MONDRAGONek berretsi egiten ditu eredu kooperatiboa zein bere enpresa gehien-gehienen lehiakortasuna, arrakastaz beteriko ibilbide enpresarialean eta euskal, espainiar zein nazioarteko ekonomiaren hainbat sektoretan frogatu duen eraginkortasunean oinarrituta.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak