2017-08-18T14:30:47+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGONek bideo korporatiboa estreinatu du

2016/10/19

Taldeak ikus-entzunezko berri baten produkzioa amaitu berri du, lau minutuan proiektu kooperatiboaren giltzariak aurkezteko.

Tonu deskriptiboko ikus-entzunezko euskarri berri bat da, lau minutu eta erdi irauten du, eta bere helburu nagusia da proiektu kooperatiboaren irismena modu laburtuan aurkeztea.

Dibertsitatea, dimentsioa, berrikuntza eta elkarren arteko lankidetza

Bideo berria batez ere lau alderdi azpimarratzen dituen komunikazio tresna bat da: Lehenik eta behin, talde kooperatiboko negozioen dibertsitatea, bera integratzen duten lau arloen deskribapenarekin (Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza). Bigarrenik, proiektuaren dimentsioa, azpimarratuz MONDRAGONek duen presentzia globala, atzerrian 128 planta produktibo eta nazioarteko 9 ordezkaritza dituelarik. Hirugarrenik, Taldean berrikuntzari eta negozio berrien sustapenari ematen zaion garrantzia nabarmentzen da, I+Gko 15 zentrok, unibertsitateak eta enpresek beraiek osatzen duten berrikuntzaren ekosistemarekin. Eta, azkenik, bideo berriak Taldeko enpresen arteko lankidetzaren eta gestio eredu kooperatiboaren garrantzia aipatzen du, protagonismoa pertsonengan jarrita.  

 Kooperatiben zerbitzura

Ikus-entzunezko berria aurki bidaliko zaizkie kooperatibei, taldea aurkezteko tresna gisa erabili ahal izan dezaten. Berez, hori da bideoaren helburu nagusietakoa, hau da, kooperatibentzat benetan baliagarria izatea.

Zabalkundea beste kanal batzuetara hedatuko da, horien artean MONDRAGONen web korporatiboa, www.tulankide.com edo sare sozialak (twitter, youtube, vimeo, etab.).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak