2017-12-16T19:38:26+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateko lehen Foro Teknologikoa

2017/03/03

Euskal Herriko enpresa eta erakunde nagusienetako Berrikuntza eta I+G arloetako 27 ordezkari bildu ziren.
Mondragon Unibertsitateko lehen Foro Teknologikoa

Otsailaren bukaeran Goi eskola Politeknikoko Arrasateko kanpusean bildu zen Mondragon Unibertsitateko foro teknologikoa.

Bertan, Euskal Herriko enpresa eta erakunde nagusienetako Berrikuntza eta I+G arloetako 27 ordezkari bildu ziren esperientziak eta epe ertain eta luzeko ardurak eta beharrak partekatzeko. Beraien ikuspegia oso baliogarria zaigu gure eskeintza akademikoa eta gure ikerketa eta teknologia transferentzia programak norabide egokian bideratzeko.

Atzoko topaketa hau, zeinen bigarren edizioa datorren uztailarako aurreikusita dagoen, Mondragon unibertsitateak eta, bereziki, Goi Eskola Politeknikoak enpresen eskutik eta berauen zerbitzura bidea egiteko tradizioan eta filosofian kokatzen da, Eskolaren helburuetariko bat bait da berauen etorkizuneko beharrei erantzutea, bai teknologia eta ezagutzaren transferentziaren arloan eta baita giza baliabide gaituen hornikuntzaren arloan ere.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak