Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak ikasturteko programa aurkeztu du

Bizimodu aktibo eta osasuntsuagoa lortzen laguntzeko ekintza ugari izango dira 2016-2017 ikasturtean zehar, garaian garaiko jarduerak ikasi eta praktikatzeko: osasun jarduerak, uretako jarduerak, mendiko eta elurretako jarduerak, kartinga, golfa, eta abar.
Card image cap
2016/09/06

Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak honako helburua du: jarduera fisikoa, kirola eta osasun jardueren bitartez langileen arteko eta ikasleen arteko harremanak gauzatu eta hobetzeko bideak ematea.

Hastapen ikastaroak eta irteerak eskaintzen ditu kirol zerbitzuak ikasturtean zehar: osasun jarduerak (defentsa pertsonala, dantzak, ...), uretako jarduerak (surfa, piragua, bela, ...), mendiko jarduerak (eskalada, mendi irteera, ...), eskia, eta abar. Bada beste aukera bat, ECTS kredituak lortzeko, adibidez kirol zerbitzuko ikasle laguntzaile izanik, barne txapelketako epaile izanik, kirol zerbitzuko monitorea izanik, ...

Hastapen ikastaroez gain, badira beste aukera batzuk, esate baterako, unibertsitatearen izenean parte hartu daiteke nazioarteko euskal pilota txapelketan, Frantziako unibertsitate arteko surf txapelketa, herri kirolen txapelketan, Surf topaketan Zarautzen, karting txapelketan Gasteizen, estropada akademikoan, enpresen lasterketan eta Mundukide lasterketan, eta abar.

Horrez gain, bere kabuz jarduera fisikoa egiteko baliabideak ere eskaintzen ditu kirol zerbitzuak. Horretarako, kirol abonuak egiteko aukera dago, udal kiroldegietako txartelarekin bat eginez. Modu berean, kirol instalakuntza propioak ez izan arren, udal kirol instalakuntzak erabiltzeko aukerak ematen ditu eta material mailegua ere errazten du.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, honako helbidea kontsultatu daiteke: http://www.mondragon.edu/eu/kirol-zerbitzua/kirol-zerbitzua

Irakaskuntza unibertsitate zentroa