2017-10-18T09:38:56+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek lehen eta bigarren saria jaso dute 'Get Up Orona' sarietan

2011/11/28

Ingeniaritzako azken urteko Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek, Julen Joseba Maestrok eta Beñat Mitxelenak, 'Get Up Orona' sarien bigarren edizioko lehen eta bigarren sariak lortu dituzte. Sari horiek joan den urtean sortu zituen Oronak, ikerketa sustatzeko asmoz, eta unibertsitateko karrera amaitzen duten gazteei dago zuzenduta. Goi Ingeniaritzako azken ikasturteko 14 ikaslek aurkeztu dute Karrera Amaierako proiektua, 'Get Up Orona' sarien bigarren edizio honetara.
Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek lehen eta bigarren saria jaso dute 'Get Up Orona' sarietan

Bigarren edizioko sarituak.

Ikertzea xede duten eta, aldi berean, garraio bertikalaren, hiriko mugikortasunaren eta eraikinen kudeaketa energetikoaren arloan berritasunak aurkezten dituzten proiektuak saritzen dituzte.  Mondragon Unibertsitateko azken ikasturteko bi ikasle izan dira, hain zuzen, lehen eta bigarren saria jaso dutenak.

Sarituak

Bigarren edizio honetan, Mondragon Unibertsitateko ingeniari Julen Joseba Maestroren Igogailuan argiztapen eraginkorrerako modu berriak lanari eman diote Proiekturik Onenaren saria. Sari hori 1.500 eurokoa da.

Proiektuaren helburua argiztapen-erantzun berriak ikertzea izan da. Ikerketan ingurumen irizpideak aintzat hartu eta argiztapen-intentsitatea simulatzeko erremintak erabili dira. Proiektuaren ezaugarri nagusia hau da: oso praktikoa dela eta lorturiko emaitzak oso baliagarriak izan daitezkeela.

2. saria, 1.000 eurokoa, Beñat Mitxelenari eman diote TPU/Galdaketako kontaktu bat baliozkotzeko teknika esperimentalen garapena izenburudun proiektua garatzeagatik.

Lan horretan, kablearen azalaren eta igogailuko polearen arteko itsaspen-neurria ikertu da, kable-polea arteko itsaspen-maila bera bermatuko duten tamaina txikiagoko poleak garatzeko helburuarekin, eraginkorragoak diren tamaina txikiagoko makinak erabiltze aldera.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak