2017-12-16T04:34:31+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak sei egokitzapen-ikastaro jarri ditu abian, ingeniari teknikoek graduatu maila lor dezaten

2013/08/13

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian urrian, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren (COPITIGen) laguntzarekin.
Mondragon Unibertsitateak sei egokitzapen-ikastaro jarri ditu abian, ingeniari teknikoek graduatu maila lor dezaten

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian urrian, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren (COPITIGen) laguntzarekin. Horrela, Ingeniaritza Mekanikoko, Industria Elektronikako, Informatikako, Telekomunikazio Sistemen eta Industria Diseinuko eta Produktuaren Garapeneko Ingeniaritzako egokitzapen-ikastaroen beste edizio bat jarriko da abian urrian. Ikastaroak Ingeniari Teknikoei zuzenduta daude, Gradu titulua edo baliokidea lor dezaten.

Izena emateko epea urriaren 18an amaituko da eta plazak mugatuak dira. Edozein zalantza argitzeko, begiratu ikastaro bakoitzaren web-orrialdean (behean) edo idatzi formakuntza@mondragon.edu helbidera.

Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Ingeniaritza Elektronikoko Egokitzapen Ikastaroak.

Hurrenez hurren, Ingeniari Tekniko Mekanikoei eta Elektronikoei daude zuzenduta, eta azarotik uztailera bitartean emango dira. Linea bidezko formatua izango dute, eta presentziazko 6 saio emango dira Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargoan, zalantzak argitzeko. Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek gradu-amaierako lan bat egin beharko dute.

Informatikako Ingeniaritzako, Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako eta Industria Diseinuko eta Produktuaren Garapeneko Ingeniaritzako Egokitzapen Ikastaroa

Hiru ikastaro horiek Kudeaketa Informatikoko eta Sistemen Informatikako, Telekomunikazioetako eta Industria Diseinuko Ingeniari Teknikoei zuzenduta daude, eta azarotik uztailera bitartean emango dira, formatu erdipresentzialean, ostiral arratsaldetan eta gaztelaniaz. Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek gradu-amaierako lan bat egin beharko dute.

Industria Antolakuntzako Egokitzapen Ikastaroa

Ikastaro hori Ingeniari Tekniko Mekanikoei, Elektronikoei, Elektrizitateko Ingeniariei eta Industria Kimikako Ingeniariei dago zuzenduta, baita gainerako Industria Ingeniariei ere, eta, ikasleei aholkuak emateko batzuetan bertaratu beharra izan ezik, erabat linea bidez, plataforma birtual baten bidez, ematearen berezitasuna du. Norberaren erara egin daitekeen ikastaroa da gainera, ikasle bakoitzaren erritmoari egokitzen zaiona, urte betean (full-time), bi urtetan (part time) edo hiru urtetan (10 ECTS/Lauhileko) egin baitaiteke. Ikastaro hori urrian hasiko da. Prestakuntza horren bidez, ikasleak Industria Antolakuntzako Ingeniaritza gradua eskuratuko dute. Besteak beste, haien zereginen artean hauek egongo dira: industria- eta zerbitzu-jarduerak lehiakor eta iraunkor bihurtzea; produktu, zerbitzu eta prozesu teknologikoen nahiz antolakuntza-ereduen hobekuntza eta berrikuntza sustatzea; lan-taldeak zuzentzea; eta ikuspegi orokor eta estrategiko batetik abiatuta erabakiak hartzea.

Hona hemen ikastaroen estekak, bakoitzari buruzko informazioa zabala kontsultatzeko:

1/ http://www.mondragon.edu/muplus/manufacturing/procesos-de-fabricacion/curso-de-adaptacion-online-de-ingenieria-tecnica-en-mecanica-a-grado/

2/http://www.mondragon.edu/muplus/electronica-y-tics/electronica/curso-de-adaptacion-online-de-ingenieria-tecnica-en-electronica-industrial-a-grado/

3/http://www.mondragon.edu/muplus/electronica-y-tics/tics/adaptacion-grado-en-ingenieria-informatica/

4/http://www.mondragon.edu/muplus/electronica-y-tics/tics/curso-de-adaptacion-ingenieria-tecnica-en-sistemas-de-telecomunicacion-a-grado/

5/http://www.mondragon.edu/muplus/manufacturing/diseno-y-desarrollo-de-producto/curso-de-adaptacion-a-grado-en-ingenieria-en-diseno-industrial-y-desarrollo-de-producto-1/

6/http://www.mondragon.edu/muplus/gestion-industrial/ingenieria-de-produccion/grado-ingeniero-en-organizacion-industrial


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak