Mondragon Unibertsitateak profesionalen prestakuntza arloa sustatzeko webgune berria abiarazi du

Mondragon Unibertsitateak profesionalen prestakuntzan duen eskaintza guztia interesatuei helarazteko helburuarekin webgune berria jarri du martxan. Erakusleiho berrian askotariko informazioa aurkitu daiteke: modalitate guztiak, online prestakuntza, gradura egokitzapenak, in company eskaintza... Urtarrilean estreinatu du Mondragon Unibertsitateak webgunea.
2015/02/04

Zer ikasi nahi duzu? Profesionala zara eta zure formazioarekin jarraitu nahi duzu? Galdera horiei erantzun eman asmoz eta Mondragon Unibertsitateak profesionalen prestakuntzaren arloan eskaintzen duen aukera zabalaren gaineko informazioa eskaintzeko helburuarekin webgune berria jarri dute abian: Profesionalentzako Prestakuntza

profesionalen prestakuntza

Ikasketa mota edo arloa, modalitatea online, presentziala edo bitarikoa, hizkuntza, lekua... Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen aukera guztiak aurkitu daitezke webgunean. Atal ezberdinak ditu eta zuzenean informazioa jaso nahi izanez gero, galdera-erantzunen atal bat ere badago.

Online prestakuntza

Gizartearen beharrei eta profil profesional berrien eskaerei erantzuna emateko helburuarekin sortu dira Mondragon Unibertsitateko online ikasketak. Aipatu beharra dago Mondragon Unibertsitateak azken urteotako esperientzia eta ikasketa metodologia teknologia berrietara aplikatu ditu online ikasketa horietan.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa