Mondragon Unibertsitateak 'MUn euskaraz!' bideo lehiaketa antolatu du

MUko eguneroko harremanetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen lehiaketan parte hartzeko bideo bat sortu behar da, gehienez 3 minutuko iraupena izango duena eta ondoren Youtubera igo. Epea zabalik dago datorren apirilaren 16a bitartean.
Card image cap
2014/01/29

Mondragon Unibertsitateak, MUn euskaraz! bideo lehiaketa jarri du martxan, urtarrilaren 27tik apirilaren 16ra.

MUko eguneroko harremanetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen lehiaketan parte hartzeko, bideo bat sortu behar da, gehienez 3 minutuko iraupena izango duena eta ondoren Youtubera igo.

Bi sari egongo dira:

- 300 eurokoa, epaimahaiak emango duena.

- 200 eurokoa: Youtuben ikusle gehien izaten dituen bideoak jasoko duena.

Irabazleak maiatzean emango dira jakitera.

Oinarriak:
* Baloratuko da helburuarekin bat datorren mezua izatea. Euskara zuzen eta egokian ekoiztua egotea.
* Bideoan MUko logoa eta gutxienez MUko campusen bateko irudiak agertu behar dira.
* Aurkezten diren bideoak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.
Epaimahaiak helburuarekin bat datozen mezuak baloratuko ditu. Eta gainera euskara zuzen eta egokian ekoiztuak egon beharko dira bideoak.
* Egileak bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela aitortzen du. MU ez da bideotan aurkeztutako edukien arduradun egingo.
* Bideoak ezingo dira eskubide pertsonalen edo inoren jabetzaren aurkakoak izan.
* Antolatzaileek beren gain hartzen dute bideo batzuk lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea (giza eskubideen kontrakoak direla uste badu: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edo errespetu falta ez dira onartuko)
* Parte hartzaileek aitortzen dute bideoan identifikatzeko moduan agertzen diren pertsona guztiek beren irudiaren erabilera eta bideoan izandako parte hartzea baimendu dutela, eta halaber, lehiaketa honetara aurkezteko eta MUk bideoa egoki ikusten duen moduan erabiltzeko baimena ematen dutel. 16 urtetik beherako neska-mutilen kasuan ezinbestekoa da guraso edo tutoreen baimena.
* Lehiaketan aurkeztutako bideoen egileek MUri uzten dizkiote euren irudien komunikazio eta erreprodukzio-eskubide ez-esklusiboak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa