2017-12-16T21:48:19+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak Lehen Hiztegia berrargitaratu du, haurrak eta nerabeak gogoan

2011/06/03

Hogei urte igarota Lehen Hiztegia aurrenekoz kaleratu zenetik, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hiztegiaren 3. edizioa atera du, Vox eta Anaya-Haritza argitaletxeekin batera.
Mondragon Unibertsitateak Lehen Hiztegia berrargitaratu du,  haurrak eta nerabeak gogoan

Edizio hau Maria Jose Simonek koordinatu du, Asier Irizar eta Iñigo Ramirez de Okarizen aholkularitza akademikoarekin. Erredakzio lanak, berriz, Jose Luis Arangurenek eta Beatriz Zabalondok egin dituzte.

Orain hogei urte Eskoriatzako Irakasle Eskolak erabaki zuen euskarazko hiztegi bat egitea haurrentzat eta nerabeentzat. Beste baliabide bat gehiago izango zen euskal eskoletan. Lehen Hiztegia izan zen hura, eta Xabier Mendiguren Bereziartuk koordinatu zuen. Hiztegiak arrakasta handia izan zuen gaztetxoen artean, eta urte batzuk geroago, bigarren argitaraldi bat izan zuen, orduan Vox eta Anaia-Haritza argitaletxeen eskutik.

Hiztegi berritua

Egun hauetan, berriz, Lehen Hiztegia haren hirugarren argitaraldia agertu da, erabat berritua. Egileek aitortu dutenez, “jatorrizko argitalpen hura hartu dugu oinarritzat, baina berritu egin dugu: batetik, formatu eroso eta modernoagoa eskaini nahi izan diogu gure hiztegia kontsultatzera datorrenari, kolore eta letra-motak ere garai berrietara egokitu ditugu. Eta, bestetik, Euskaltzaindiaren azken arauekin bat datozen testuak aurkituko dituzu orriotan”.

Edonola ere, aurreko argitalpenen filosofiaren haritik dator hirugarren hau ere; alegia, hizkuntzarekin lehenbiziko harremanak dutenen interes eta kezkei erantzuteko helburuarekin, hau ere haurrak eta nerabeak gogoan atondu da-eta.

Hiztegiarekin batera, argitalpen honek hainbat azalpen dakartza hiztegia ulertzeko, alfabetoa eta zenbakiak, sinboloak, deklinabidea, aditza, hitz eratorriak eta izendegiak nahiz herritarren izenak. Horrezaz gain, amaieran, hainbat lamina erakusten dira, zenbait kontzeptu irudi bidez azaltzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak