Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Mondragon Unibertsitateak laborategi bat jarriko du martxan Zaragozan, LEINN emateko
MONDRAGON Team Academy nazioarteko ekintzailetza-sareak (Mondragon Unibertsitateak bultzatuta) beste laborategi bat jarriko du martxan Zaragozan, datorren irailean: Zaragoza Lab. Bertan, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Gradua (LEINN) emango du. Gradu horrek ekintzaile bihurtzeko eta gaitasun eta trebetasun ez-formalak eskuratzeko aukera eskaintzen die gazteei. Espainian dagoen horrelako titulu ofizial bakarra da.
Gaur egun Oñatin, Irunen, Bilbon, Madrilen, Amsterdamen, Mexikon, Shangain, Punen (India), Bartzelonan eta Valentzian eskaintzen du MUk LEINN
Gaur egun, gradu hori tokian tokiko laborategien bidez eskaintzen da Oñatin, Irunen, Bilbon, Madrilen, Amsterdamen, Mexikon, Shangain, Punen (India), Bartzelonan eta Valentzian. Zaragoza Lab hurrengo ikasturtean jarriko da abian, Nazioarteko Negozio Eskolak (CESTEk) eta Mondragon Unibertsitateak Aragoiko hiriburuan laborategi bat zabaltzeko sinaturiko akordioari esker.
Graduak 4 zutabe hauetan oinarritzen du ikaskuntza: oinarrizko gaiak ikastea, irakurgaiak, ikaskuntza-bidaiak eta proiektuen garapena (labetan egiten dena). LEINN metodologiaren oinarria gaitasunak eta trebetasunak garatzea da. Horretarako, funtsezko elementu hauek ditu:
Finlandiako hezkuntza-eredua. Graduak Finlandiako metodoa du oinarri eta, horri esker, hainbat tresna garatu ditu: autonomia arduratsua eta sormena, elkarrizketa, talde ekintzaileak, komunitate-sentimendua...
Nazioarteko bidaiak. Erronkak eta proiektuak garatzeko prestakuntza-bidaiak dira. Lehen ikasturtean, ikasleek bi hilabetez bidaiatuko dute Finlandiara; bigarrenean, Estatu Batuetara (Silicon Valey); eta hirugarrenean, Txinara eta Indiara.
Eginez ikastea. Ikaskuntza-tresna garrantzitsuenetako bat taldea bera da. Han, ikasleek graduko gaitasunak eta trebetasunak lantzen dituzte, praktikaren eta autoikaskuntzaren bidez. Bere rola aldatuz, irakaslea taldearen coach bihurtzen da, laguntzeko, galderak egiteko, aholkuak emateko, esperientzia partekatzeko...
Benetako enpresak. Taldeak enpresa bat sortu behar du talde-lanean. Garapen pertsonalaren eta ikaskuntzaren gakoa mundu errealarekin duten etengabeko elkarreragina da. Benetako enpresa bat sortzen dute, benetako bezero eta proiektuekin.
Langabeziarik gabeko gradua
Mondragon Team Academy (MTA) nazioarteko sareak 9 laborategi ditu gaur egun: Irunen, Oñatin, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Amsterdamen, Querétaron (Mexiko), Shanghain eta Punen (India). Horietan, hainbat programa garatzen dira, eta berrikuntza eta ekintzailetza dinamizatzen.
MUren Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy unitatearen bidez ematen da gradua. Mondragon Team Academy ekintzaile batzuek elkarlanean eratutako nazioarteko sarea da. 2008an sortu zen, MONDRAGON UNIBERTSITATEAren Enpresagintza Fakultatearen barruan, Finlandiako Tiimi Akatemia ekintzailetza-unitatearekin lankidetza estuan.
LEINN graduko lehen ikasle-promozioa graduatu zenetik urtebetera, datuek agerian jarri dute ez dagoela enplegu bila dabilen egresaturik, bat ere ez dago langabezian.