2017-10-21T05:18:06+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak ireki du 2015/16 ikasturtea

2015/09/17

Ekitaldi ofiziala atzo, irailak 17, ospatu zen Enpresagintza fakultatean, Oñatin. Bertan, Vicente Atxa errektoreak azpimarratu zuen unibertsitateak etorkizuneko Euskadi eraikitzeko eragile aktiboa izaten jarraitu nahi duela, eta erronka horretan publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanak duen garrantzia nabarmendu zuen.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta Mondragon Unibertsitateako errektore Vicente Atxa buru zirela, hasi zen atzo, irailak 17, modu ofizialean 2015-16 ikasturtea. Ekitaldia, Enpresagintza fakultatean ospatu zen, Oñatin.

Mondragon Unibertsitateak 2015/16 ikasturtea ireki du

Mondragon Unibertsitateak 2015/16 ikasturtea ireki du

Ekitaldian izan zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua, Cristina Uriarte; Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia; eta hurbileko herrietako alkateak: Mikel Biain Oñatikoa, María Ubarretxena Arrasatekoa, Unai Elkoro Aretxabaletakoa eta Jose Ramon Zubizarreta  Eskoriatzakoa. Gainera, Korporazioko ordezkari ugari batu zen bertan, eta baita unibertsitatekoak ere.

Mondragon Unibertsitateak 2015/16 ikasturtea ireki du

Mondragon Unibertsitateak 2015/16 ikasturtea ireki du

Hasierako agurra eta gero, komunikazio arduraduna den Susana Azpilikuetaren eskutik, Idoia Peñakoba idazkari nagusiak 2014-2015 ikasturte akademikoaren memoria aurkeztu zuen.

Mondragon Unibertsitateak 2015/16 ikasturtea ireki du

Ondoren, irekitze-hitzaldia eskaini zuen Saioa Arando doktoreak, Mondragon Unibertsitateko “Pertsonak lankidetzan” ezagutza-arloko koordinatzailea eta MIKeko koordinatzaile teknikoa denak. Hitzaldiaren izenburua hauxe izan zen: "Ezagutzak libre egingo gaitu eta lanak auto-errealizatu".

Ondoren, errektoreak hartu zuen hitza eta azpimarratu zuen, beste gauza batzuen artean, unibertsitatearen iraganeko eta etorkizuneko funtsezko zutabeak bi hauek direla: ikasleen eta erakundearen beraren nazioartekotzea, eta jardunean ari diren profesionalen birkualifikazioa.

Lehendakariak eman zion amaiera ekitaldiari. Bere aurkezpenean pertsonengan zentratutako erakundeen garrantzia goraipatu zuen. Modu berean, berrikuntza eta teknologiaren inportantzia azpimarratu zuen etorkizuneko garapenaren giltza bezala.

> Ekitaldiaren argazki galeria.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak