Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Mondragon Unibertsitateak eta Alboan Elkarteak hitzarmena sinatu dute Latinoamerikan giza ekonomia indartzeko
Hitzarmena, Mª Mar Magallon Alboan Fundazioko zuzendariak eta Begoña Pedrosa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak sinatu dute, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Nikaragua, Paraguai eta Perun elkartasunerako giza ekonomia indartzeko asmoz.
"Formakuntza, laguntza teknikoa eta elkartasunerako ekonomiaren ekimenak babestea" izeneko egitasmoa garatuko du hitzarmenak. Akordioa 298.173 eurokoa da. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 237.636 euro jarriko ditu, eta hitzarmena izenpetu duten bi erakundeek gainontzeko 60.537 euroak. Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du, 2016ko abendutik 2018ko abendura. Era berean, hitzarmenaren baitan, genero berdintasuna eta prozesu osoaren sistematizazioa eta zabalkundea sustatzeko ekintza zehatzak egingo dira.
Bi erakunde sinatzaileek nabermendu dutenez, formakuntzako eta babesarako ekimenetan parte hartuko duten Latinoamerikako ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko 16 erakundeak Comparte deritzon garapen alternatiborako ikaskuntza eta ekintza sareko partaideak dira. Alboan eta Lanki fakultatea sareko laguntzaileak dira.