Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Mondragon Unibertsitateak aholkularitza eskainiko dio Hego Koreako erakunde bati, kooperatibismoa sustatzeko
Seuleko Magic Bridge Co-operative Management Institute erakundeak (HBM) Mondragon Unibertsitatea aukeratu du kooperatibistak formatzeko eta aholkularitza eskaintzeko. Ekimen hori Hego Koreako 400 enpresa inguruk bultzatu dute. Guztiak ere kooperatiba gisa eratu diren tamaina txikiko enpresak, mikro-eteak, dira, eta ia guztiak elikagaien sektorekoak. Herrialde horretan kooperatibismoaren haziak ereitea da asmoa eta, horretarako, enpresak nahiz langileak kooperatibismoaren alorrean trebatu nahi dira eta baita ere langabezian dauden gazteek kooperatibak sortzea bultzatu.
kooperatibismoaren haziak ereitea da asmoa eta, horretarako, enpresak nahiz langileak kooperatibismoaren alorrean trebatu nahi dira
Lankidetza hori gauzatzeko, ostiral honetan sinatu da Seulen, institutu horren egoitzan, kooperazioaren oinarriak finkatzen dituen bi erakundeon arteko lankidetza-hitzarmena. Alde batetik, Mondragon Unibertsitateko Errektore Iosu Zabalak sinatu du, eta beste aldetik, berriz, HBM Institutoko lehendakaria den den Park Kyung-seo-k.
Mondragon Unibertsitatearen balio kooperatibistak ez ezik, langilea enpresako jabe bihurtzen duen kooperatibismoaren negozio-eredu berritzailean duen esperientzia ere hartu du kontuan Seuleko Kooperatibistak Prestatzeko Institutuak. Helburua? MONDRAGONeko kooperatiben esperientzia, eredu bezala erabili, Hego Korean, kooperatibak garatzeko. Horrekin batera, baina, unibertsitatearen hezkuntza-eredu berezia eta ikerketaren transferentzia ere izan dira Mondragon Unibertsitatearen eskaintza baloratzeko funtsezko faktoreak.
Lankidetza-bideak
Aurrerantzean, Mondragon Unibertsitateko irakasleek kooperatibismoari lotutako gaietan trebatuko dituzte Hego Koreako langileak: abian jartzeko estrategiak, kooperatibismoa gauzatzeko bideak, etab. Hitzarmena areago doa, ordea, trebakuntza Asiako ekialdeko eta hego-ekialdeko langileengana zabaltzeko aukera ere jasotzen baitu.
Mondragon Unibertsitateak erronka interesgarria du aurrean: kooperatibismoan esperientziarik ez duen herrialde batean horretarako oinarriak ereitea, eta gizarte horretan enpresa, zerbitzu eta ideia berriak abian jartzeko ekintzailetza-izpiritua sustatzea. Azken batean, herrialde horretan nagusi den ekonomia produktiboaren mentalitatea aldatu eta ekonomia-eredu sozialago baterantz bideratzea.
Asmo hori hezurmamitzeko, Mondragon Unibertsitateko irakasleek Koreako langileen beharrizan profesionaletara egokitutako trebakuntza prestatuko dute, eta eurekin partekatuko dituzte kooperatiba-mugimenduari buruzko esperientzia eta jokabide egokiak, 2030. urtea helmugatzat hartuta Koreako kooperatiba mugimendua prestatu eta indartzen laguntzeko.