2017-12-18T09:47:58+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak aholkularitza eskainiko dio Hego Koreako erakunde bati, kooperatibismoa sustatzeko

2014/02/21

Hego Koreako 400 enpresa txiki inguruk, ia guztiak elikagaien sektorekoak, bultzatu dute ekimena. Hego Korean kooperatibismoaren oinarriak finkatu eta Korea 2030 helmugari begira mugimendu kooperatibista bultzatzea da helburua
Mondragon Unibertsitateak aholkularitza eskainiko dio Hego Koreako erakunde bati, kooperatibismoa sustatzeko

Seuleko Magic Bridge Co-operative Management Institute erakundeak (HBM) Mondragon Unibertsitatea aukeratu du kooperatibistak formatzeko eta aholkularitza eskaintzeko. Ekimen hori Hego Koreako 400 enpresa inguruk bultzatu dute. Guztiak ere kooperatiba gisa eratu diren tamaina txikiko enpresak, mikro-eteak, dira, eta ia guztiak elikagaien sektorekoak. Herrialde horretan kooperatibismoaren haziak ereitea da asmoa eta, horretarako, enpresak nahiz langileak kooperatibismoaren alorrean trebatu nahi dira eta baita ere langabezian dauden gazteek kooperatibak sortzea bultzatu.

kooperatibismoaren haziak ereitea da asmoa eta, horretarako, enpresak nahiz langileak kooperatibismoaren alorrean trebatu nahi dira

Lankidetza hori gauzatzeko, ostiral honetan sinatu da Seulen, institutu horren egoitzan, kooperazioaren oinarriak finkatzen dituen bi erakundeon arteko lankidetza-hitzarmena. Alde batetik, Mondragon Unibertsitateko Errektore Iosu Zabalak sinatu du, eta beste aldetik, berriz, HBM Institutoko lehendakaria den den Park Kyung-seo-k.

Mondragon Unibertsitatearen balio kooperatibistak ez ezik, langilea enpresako jabe bihurtzen duen kooperatibismoaren negozio-eredu berritzailean duen esperientzia ere hartu du kontuan Seuleko Kooperatibistak Prestatzeko Institutuak.  Helburua? MONDRAGONeko kooperatiben esperientzia, eredu bezala erabili, Hego Korean, kooperatibak garatzeko. Horrekin batera, baina, unibertsitatearen hezkuntza-eredu berezia eta ikerketaren transferentzia ere izan dira Mondragon Unibertsitatearen eskaintza baloratzeko funtsezko faktoreak.

Lankidetza-bideak

Aurrerantzean, Mondragon Unibertsitateko irakasleek kooperatibismoari lotutako gaietan trebatuko dituzte Hego Koreako langileak: abian jartzeko estrategiak, kooperatibismoa gauzatzeko bideak, etab. Hitzarmena areago doa, ordea, trebakuntza Asiako ekialdeko eta hego-ekialdeko langileengana zabaltzeko aukera ere jasotzen baitu.

Mondragon Unibertsitateak erronka interesgarria du aurrean: kooperatibismoan esperientziarik ez duen herrialde batean horretarako oinarriak ereitea, eta gizarte horretan enpresa, zerbitzu eta ideia berriak abian jartzeko ekintzailetza-izpiritua sustatzea. Azken batean, herrialde horretan nagusi den ekonomia produktiboaren mentalitatea aldatu eta ekonomia-eredu sozialago baterantz bideratzea.

Asmo hori hezurmamitzeko, Mondragon Unibertsitateko irakasleek Koreako langileen beharrizan profesionaletara egokitutako trebakuntza prestatuko dute, eta eurekin partekatuko dituzte kooperatiba-mugimenduari buruzko esperientzia eta jokabide egokiak, 2030. urtea helmugatzat hartuta Koreako kooperatiba mugimendua prestatu eta indartzen laguntzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak