Mondragon Unibertsitatea lehenengo 5en artean ikasleen mugikortasunari dagokionean

Ikerketa honetan, aurrez-aurreko 63 unibertsitate publiko eta pribatu aztertu dira, "ikasleen mugikortasuna" adierazlea kontutan izanik.
Card image cap
2017/12/11

Euskadi, Madril, Kataluina eta Nafarroa dira elkartruke programetan Gradu eta Masterreko ikasle kopuru altuenak dituzten erkidegoak. Bataz-besteko altuena, Euskadik dauka. Honen arrazoia da, Euskadiko bi unibertsitate, horien artean Mondragon Unibertsitatea, lehenengo 5ak osatzen duten taldean daudela.

U-Multirank-en parte hartzen duten Estatuko 69 unibertsitateen artean, 26, errendimendu ona azaltzen dutenen artean kokatzen dira eta puntuazioaren arabera, lehenengo 5ak, ondorengo ordenan azaltzen dira: Universidad Pontificia Comillas, Deusto, Madrilgo Carlos III, Pompeu Fabra eta Mondragon Unibertsitatea.

Informazio hau, Ranking CYD-k osatu du, SIIU-tik (MECD) jasotako datuekin. Ikerketa honetan, aurrez-aurreko 63 unibertsitate publiko eta pribatu aztertu dira, "ikasleen mugikortasuna" adierazlea kontutan izanik. Adierazle honek, elkar lotzen ditu elkartruke programetan dabiltzan gradu eta masterreko ikasle kopurua (Erasmus eta beste batzuek), unibertsitate osoan matrikulatuta daudenekin. 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa