2017-12-18T00:04:55+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitatea eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko hitzarmena

2015/11/30

Berrikuntza teknologikoari lotutako egitasmoak sustatzea eta industrian eragina duten prestakuntza programak egitea dira helburu nagusiak.
Mondragon Unibertsitatea eta Energiaren Euskal Erakundearen arteko hitzarmena

Hitzarmen horren barruan, dibulgazio jardunaldi bat antolatu zen pasa den azaroaren 27an, Euskadiko egungo energia egoera aztertzeko eta berrikuntza teknologikoen adibide praktikoak erakusteko xedez.

Jardunaldian, Energiaren Euskal Erakundeko Teknika eta Azterlan ataletako zuzendariek luze eta zabal aritu ziren egungo euskal energia sistemaz eta hurrengo hamarkadetan erantzun beharko dituen erronkez. Mondragon Unibertsitateko Energia Elektrikoan Ikerkuntzako koordinatzaileak, berriz, elektrizitate sektorearen erronka teknologikoen berri eman zuen. Horretaz gain, iazko ikasturteko ikasleek burutu zituzten proiektuak aurkeztu zituzten, hitzarmenaren esparruan dauden eta jadanik industrian aplikazioa duten egitasmoak, hain zuzen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak