Mondragon Team Academy sareak MentorHonoris saria jaso du

15 pertsona eta erakunderen artean Mondragon Team Academy nazioarteko sareak aipamen berezia jaso du.
Card image cap
2017/03/01

Mila pertsonatik gora dira Mondragon Team Academy (MTA) sarea osatzen dutenak, hainbat proiektu ezberdinetan parte hartuz. Tartean, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza Graduan parte hartzen dutenak ere. 

Madrilen ospatu den ekitaldian, MentorHonoris saria ekintzailetza bultzatzen egindako esfortzuagatik eman diote, batez ere aholkularitza prozesuak barneratzearren egindako esfortzuagatik. MTA gaur egun zortzi lekutan kokatuta dago: Irun, Oñati eta Bilbon Mondragon Unibertsitateak kudeatuta; Madrid eta Barcelonan TeamLabsek; Valencian Florida Universitariak; Queretaron Universidad Mondragon Méxicok; eta Shanghaien MTA Chinak kudeatuta.

AMCES Espainiako Mentoring Elkarteak antolatu du kongresua, 800 partaidetik gora ditu elkarteak eta era honetako Europako elkarterik handiena da. Kongresua otsailaren 27an Madrilgo Caixa Forum auditorioan ospatu da eta enpresa ekosistema batean aholkularien irudia nabarmentzea eta bere garrantzia aitortzea du helburutzat. Bertan, ekintzaileek, enpresa azeleratzaileak eta business angel-ak parte hartzeko aukera izan dute.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa