2017-12-18T09:47:37+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON Korporazioko lau kooperatibek eskuratu dute aurten BIKAIN ziurtagiria

2013/12/17

Eika, Fagor Ederlan, GSR eta MONDRAGONeko zentro korporatiboa kooperatibek eskuratu dute. Dagoeneko 20 BIKAIN ziurtagiri lortu dituzte Korporazioko enpresek.
MONDRAGON Korporazioko lau kooperatibek eskuratu dute aurten BIKAIN ziurtagiria

Aurten 35 erakundek jaso dute Bikain ziurtagiria.

Eika Koop. E., Fagor Ederlan Koop. E. (Bulego Orokorrak), GSR (Aretxabaletako GSR Debagoiena eta Legazpiko Santikutz egoitza) eta Mondragon Koop. E. kooperatibek eskuratu dute aurten BIKAIN Euskararen ziurtagiria.

Bikain saria 2013

Mikel Lezamizek jaso du MONDRAGON Kooperatiba Elkartearen izenean kalitate ziurtagiria.

Ziurtagirien banaketa gaur izan da Bilbon EITBren egoitzan.

GSR kooperatibak oinarrizko ziurtagiria eskuratu du, Fagor Ederlanen Bulego Orokorrak ertaina edo zilarra, eta Mondragon Zentro Korporatiboak eta Eikak goi mailakoa edo urrea. Eikak gainera berretsi egin du 2009an lortutako urrezko maila. 

Dagoeneko MONDRAGON Korporazioko 18 enpresa kidek eskuratu dute Bikain ziurtagiriren bat; 20 ziurtagiri guztira: oinarrizko 2,  zilarrezko 12 eta 6 urrezko.

Bikain enpresa nahiz erakundeetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri bat da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena. Aurten guztira 35 erakundek jaso dute Bikain ziurtagiria.

Gainera, badira Korporazioko beste 5 kooperatiba “Bai euskarari” ziurtagiria dutenak.

Halaber, azpimarratu behar da egun MONDRAGON Korporazioko 61 enpresa ari direla lan munduan euskara normalizatzeko plangintza garatzen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak