2017-12-14T23:29:57+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON Korporazioko kooperatibek teknologia aurreratuena aurkeztuko dute BIEMH azokan

2014/05/27

Erakustazoka honetan Taldeak bi standetan banatutako 1400 metro karratu izango ditu, azokako erakusketaririk handiena. Horretaz gain, bertan izango dira Fagor Arrasate, Fagor Automation, Berriola, Latz eta baita IK4-IDEKO.
MONDRAGON Korporazioko kooperatibek teknologia aurreratuena aurkeztuko dute BIEMH azokan

DANOBATGROUPek berriz ere Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoaren (BIEMH) aldeko apustua egin du, ekainaren 2tik 7ra bitartean Bilbao Exhibition Centren (BEC) izango den erakusketan, punta-puntako sektoreetara zuzendutako azken soluzioen bidez abangoardiako teknologiaren aldeko apustua erakutsiz.

Taldea erakustazokako erakusketaririk handiena izango da bi pabilioitan banaturiko 1400 m2-ko standekin; bata 1.pabilioian eta bestea 5.pabilioian. Bi pabilioi hauetan artezketatorneaketafresaketa-mandrinaketaebaketa eta zulaketapuntzonaketatolesketa eta laser bidezko ebaketarako produktu berriak jarriko dira ikusgai, eta baita ebaketarako erreminta gama zabal bat ere. Horretaz gain, area zehatz bat ere izango da DANOBATGROUPen apustuen inguruan, batetik produkzio sistema automatikorako material konposatuen fabrikazioari dagokionean, eta bestetik produktuak Industry 4.0 ingurune berrira egokitzearen inguruan.

Berrikuntza gisa 1.pabilioiko standean industria aeroespazialerako, automobilgintzarako eta energia eta garraio industriara zuzendutako compositezko egitura piezak fabrikatzeko prototipo bat erakutsiko da. Zuntz lehorra kopuru handietan jartzean oinarritzen da ADMP® Automated Dry Material Placement prozesuaren bidez kopuruari, produktibitateari eta errendimenduari dagokionean hobekuntzak sartzen dituen sistema eta kostuak murriztea dakarrena. Era berean, DRY COMPOSITES iniziatiba jarri da martxan non nazioarteko adituek hartzen duten parte mundu mailan informazioa elkar trukatzeko material lehorraren erabileraren inguruan compositeko piezen fabrikazioan preforma automatizatzeko.

28. BIEMH: Fabrikazioaren hitzordua

Berrikuntza gehiago, enpresa gehiago eta produktu gehiago. 27 herrialdetako 1.314 enpresa erakusketari baino gehiago bilduta, azken edizioan baino % 12 gehiago, hala nola nazioarteko enpresa liderrak, sektore berriak, aparteko prestaziodun 800 makina inguru, 300 berritasun eta prestakuntza-hitzaldiak Makina Erremintaren Espainiako 28. Biurtekoa azoka aparta izango da, konponbide apartekin, negozio apartak egiteko.

Merkatu nazionala bizitzen ari den suspertzeak bultzatuta, makina-erremintaren sektoreko enpresak indartsu sartuko dira ekainaren 2tik 7ra Bilbao Exhibition Centren, eta fabrikazio prozesuen teknologian azken berrikuntzak eskainiko dizkiete gertakizunean izango diren 50 herrialde baino gehiagotako profesionalei. BIEMH-ek, aurreko edizioarekin alderatuta, bere parametro guztiak areagotu ditu, eta, ondorioz, aurten inflexio-puntua markatuko du sektorean.

28. BIEMH Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak inauguratuko du ofizialki ekainaren 2an, 11:00etan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak