2017-10-23T18:59:39+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON Korporazioko bederatzi erakundek jaso zuten atzo BIKAIN ziurtagiria

2014/11/19

Ekitaldian saritutako kooperatibetako ordezkariekin batera, Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorea eta MONDRAGONeko euskara koordinatzailea Mikel Lezamiz izan ziren beren babesa ematen.
MONDRAGON Korporazioko bederatzi erakundek jaso zuten atzo BIKAIN ziurtagiria

Iñigo Urkullu lehendakariak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Orotara, 39 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 12k goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute; 20k tartekoa den zilarrezkoa eta 7k oinarrizkoa. Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 138 kidek  burutu dituzte. Urkullu lehendakariak enpresei egindako lana aitortu zien eta aldi berean euskera sustatzeko berrikuntzak duen garrantzia azpimarratu zuen.

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso duten erakundeen artean bederatzi MONDRAGON Korporazioko erakunde kideak dira. Cikautxok urrezko maila eskuratu du eta zilarrezko maila gainerako zortziak: Edertek, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan (Powertrain negozioa), Fagor Industrial, GSR (Segura eta Markina-Xemeingo egoitzak eta Usurbil eta Zegamako zentroak), Seguros Lagun Aro eta ULMA CyE (Oñatiko egoitzak).

300 pertsonatik gora elkartu ziren Donostiako Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:00etan hasi zen BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren banaketa ekitaldiaren 7. edizioan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera, oholtzan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Ana Belen Juaristi Confebask-eko presidenteordea izan ziren.

Zorionak guztioi!

Enpresak

Cikautxo

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

http://www.cikautxo.com

Fagor Arrasate

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

http://www.fagorarrasate.com/

Fagor Industrial

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala

http://www.fagorindustrial.com/

GSR Gestión de Servicios Residenciales

Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala

http://www.gsr.coop

LagunAro

Kooperatibisten babes soziala

http://www.lagunaro.es/

ULMA Taldea

ULMAren Departamentu Zentralak

http://www.ulma.com

Erlazionatutako albisteak


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak