2017-12-16T10:10:50+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON Korporazioak bihar egingo du 2016ko Biltzarra

2016/07/19

Bihar asteazkena, uztailak 20, 15:00etan, egingo du MONDRAGON Korporazioak 2016ko Biltzarra Donostiako Kursaal Jauregian.
MONDRAGON Korporazioak bihar egingo du 2016ko Biltzarra

Aurtengo edizioan funtsezko bi txosten eztabaidatuko dira: “Etorkizuneko MONDRAGON” eta “Politika sozioenpresariala 2017/2020”. Korporazioaren Batzorde Iraunkorreko lehendakari Javier Goienetxea izango da Biltzarreko buru, MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko lehendakari Javier Sotil alboan izango duela.

Biltzarreko lehen txostenak taldea sendotzeko sustatu beharreko balioen inguruan gogoeta egiteko balioko du; besteak beste, honako kontzeptu hauek landuko dira: autoexijentzia eta erantzunkidetasuna; antolakuntza-eredua, 10 proiektu sektorial barne hartzen dituena (horiekin Korporazioaren egoera sozienpresarialei erantzuna eman nahi zaie); eta elkar-lankidetza finantzarioaren eredu berria, iraunkortasunean eta negozioaren errentagarritasunean oinarritua.

Bigarren txostenak, Politika Sozioenpresariala 2017/2020 izenekoak, negozio lehiakor eta iraunkorrak nabarmenduko ditu batez ere.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak