MONDRAGON Korporazioa, Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatzen duten “Boldness in Business” sarirako finalean da



"Aldaketaren bultzatzaileak” izeneko kategorian. Mundu mailan lehiatzen da Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatzen duen sari ospetsuko epaimahaiak izendatutako beste sei enpresarekin.
Card image cap
2013/02/04

“Boldness in Business” (Ausardia Negozioetan) sariko epaimahaiak “Drivers of change” (Aldaketaren bultzatzaileak)“ kategorian dauden munduko sei enpresetako bat izendatu du duela gutxi Korporazioa. Nazioarteko sari honetarako munduko 260 enpresa aurkeztu ziren guztira, denak Financial Timesek (FT) eta Arcelor Mittalek (AM) elkarrekin antolatutako sariko epaimahaiak izendatuta.

Lehen aukeraketa baten ondoren, sei enpresa baino ez dira finalera helduko, eta horiek denak saria eskuratzeko aukera izango dute. Datorren martxoaren 20an jakingo da nork irabazi duen saria, Londresen egingo den ekitaldi berezi batean. Sari horretarako izendatu diren enpresak hauexek dira: Continental Resources petrolio industria amerikarra; Sany Heavy Industry industri makinen korporazio txinarra; Tata Group Indiako talde multisektoriala; Square aisialdiaren holding japoniarra, Axel Spreinger argitaletxe alemaniarra, eta MONDRAGON.

Aurreko hiru edizioetan honako hauek izan dira kategoria honetako irabazleak:  Fiat, 2009an; Apple, 2010ean, eta Amazon, 2011n; eta finalisten artean Al Jazeera, Amazon, Google edo Master Card enpresa ezagunak izan ziren, besteak beste.

Sariak banatzeko ekitaldia datorren martxoaren 20an izango da Londres hiriko RIBA eraikin berezian (Royal Institute of British Architects), eta ekitaldian Lionel Barberrek eta Lakshmi Mittalek ez ezik, hurrenez hurren FTko eta AMko zuzendari orokorrak baitira, Boris Johnson Londresko alkateak ere hartuko du parte.

Zer dira Boldness in business sariak?

Urtero banatzen diren sari hauekin aldaketa bultzatu eta bere sektoreetan berrikuntza egiten laguntzen duten enpresei nazioartean esker onar erakusteko ematen dira. Aurtengoa bosgarren edizioa da.  Antolaketa Financial Timesen eta Arcelor Mittalen esku dago, eta sariak hainbat kategoriatan ematen dira: Erantzukizun Korporatiboa, Ekintzailetza, Gorabidean dauden Merkatuak, Enpresa txikia eta Urteko pertsona.

Finalisten artean egote hutsarekin MONDRAGON eskertuta sentitzen da, eta horrek, inolako zalantzarik gabe, eragina izango du gure taldeak nazioartean duen proiekzioa bultzatzerakoan.