2017-10-18T16:31:49+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON Health Ospitaleen eta Kudeaketa Sanitarioaren 19. kongresuan izango da, martxoaren 10-13 bitartean

2015/02/23

“Osasun-Zerbitzuak eta Herritarrak” lelopean, osasun-profesional eta osasun-espezialista ugarik, egun zerbitzuek eta osasunaren alorreko kudeaketak duten erronken inguruko hausnarketa eta eztabaida izango dute oinarri. Horrez gain, Korporazioko hainbat kooperatibek produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzte, MONDRAGON Health bitartez. Besteak beste: Bexen Medical, ULMA Handling Systems, SHS Smart Health Services, Ausolan eta Mondragon Unibertsitatea.

MONDRAGON Health-ek, MONDRAGON Korporazioan osasunaren alorrean lan egiten duen unitate estrategikoa den heinean, gure enpresek osasunaren alorrean duten eskaintza eta ahalmenak aurkeztuko ditu – Stand 55-56 -.

Gainera, Mikel Alvarezek, MONDRAGON Health-eko Zuzendari Nagusiak, “Zein ekarpen egiten dio Osasun-Teknologiak herritarren osasunari?” izenburupean antolatutako Mahai Inguruan parte hartuko du, martxoaren 12an, osteguna, arratsaldeko 15:00an hasita.

Hiru dira MONDRAGON Health-en lan arloak: produktuak, zerbitzuak eta prestakuntza. Horrela, MONDRAGON Korporazioan hainbat enpresa dira osasunaren arloan produktuak, zerbitzuak eta prestakuntza eskaintzen dituztenak. Horien artean,Bexen Medical dago, erabilera sanitariorako erabili eta botatzeko material gama zabal baten ekoizlea eta banatzailea dena. Produktu-familia hauek ditu: Ginekologia, Infusioa/Transfusioa, Ozonoterapia, Nutrizio Enterala eta Nutrizio Parenterala.

ULMA Handling Systems enpresaren jarduera Ingeniaritza alorreko lanetan zehazten da, banaketa eta Fabrikazio Sistema Automatikoak garatuz. Osasun-alorrera bideratutako irtenbide logistikoen ikerketa, diseinua garapena eta mantenua eskaintzen ditu. Osasunaren alorrean, ospitale baten logistika hobetzean du balio handiena, materialen jasotzea, biltegiratzea, prestaketa eta banaketa landuz.

Ausolan enpresak Katering zerbitzua eskaintzen du. Eskarmentu eta ezagutza zabala du ospitale-sektorean, estatu osoan hamar marka ezberdinekin lan eginez, 30 ospitale eta 300 egoitza baino gehiagorekin lanean.

SHS Smart Health Services, osasunerako produktuen erosketa, hornidura eta banaketa logistikaren kudeaketa lantzen duen enpresa da. Neurrira egindako irtenbideak eskaintzen ditu, erosketa-alorra eta kontratazioa optimizatzea ahalbidetuz.

Duela urte batzuk, Mondragon Unibertsitatearekin batera egindako hausnarketa baten ondoren, Ingeniaritza Biomedikoko Gradua martxan jartzea erabaki zen. Izan ere, osasunaren alorrean produktuak eta zerbitzuak garatu eta eskaini nahi baldin baditugu, Ingeniaritza Sanitarioan ingeniari espezializatuak beharko dira.

 

Hauek dira, osasun alorrean zerbitzu zein produktuak garatzen dituzten kooperatibak:

BexenCardio

Bexen Cardio. Kanpo-desfibriladoreen prestaketa, ekoizpena eta banaketa.

KiroRobotics1

KIRO Robotics. Ospitale Farmaziarako ekipamendu automatikoen garapena eta ekoizpena. Garatutako lehen produktua: KIRO ONCOLOGY, zain barneko banakako tratamenduz osatua, cito-toxikoak eta biologikoak barne.

fagor healthcare

Fagor Healthcare. Farmazia anbulatorioei zuzendutako ekipoen garapena eta produkzioa. Garatutako lehen ekipoa: Medical Dispenser, medikazio anbulatorioari zuzendutako blisterizadorea. Pertsonalizatutako zerbitzua eskaintzen du. Helburua, paziente polimedikatuen tratamenduen prestaketan eguneroko lana erraztea da.

cikautxo medical

Cikautxo Medical. Silikonaz eta termoplastikoz egindako balio erantsi handiko gailuak ekoizten espezialistak.

Saludnova-150x56

Saludnova. Oinarri teknologikodun enpresa, pertsonen erosotasuna bermatzeko asmoz tele-medikuntza zerbitzu berritzaileak eskaintzen ditu.

MccTelecom-150x56

MCC Telecom. Ingeniaritza integratzailea, eraikinetako azpiegitura teknologikoen proiektuen diseinua, instalazioa eta salmenta-osteko zerbitzua burutzen duena.

ADOM_CMYK (2)

Adom. Egokitzapen-ingeniaritza, espazioaren egokitzea minusbaliotasunen bat duen pertsonaren beharrei begira.

logogerodan

Gerodan. Egoitza geriatrikoak, eguneko zentroak eta tutoretzapeko etxebizitzak hornitzeko ekipamendua, minusbaliotasuna duten pertsonei eta edadetuei zuzendutako zerbitzua.

ULMA Inoxtruck

ULMA Inoxtruck. Higienizatutako ekipamenduen garraioa eta zama-manipulazioa diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea, bereziki produkziorako gela txurien aplikazioetara bideratutakoak.

FagorIndustrial-150x56

Fagor Industrial. Sukalde industrialak hoteletarako, eskoletarako zein ospitaleetarako.

Kide-150x56

Kide. Hotzeko teknologian espezialista, hainbat produktu tenperatura baxuetan mantentzeko.

ulma_packaging

ULMA Packaging. Ontziratze-makinen diseinua eta fabrikazioa, ontziratze-medikoko negozio-unitatearekin. Bezeroari zuzendutako Arreta Zerbitzua eta Laguntza Teknikoa eskaintzen ditu mundu mailan.

GSR-150x56

GSR. Biztanle edadetuei zuzendutako hainbat zerbitzu ditu: Egoitzak, Eguneko Zentroak, Babestutako Etxebizitzak eta Tutoretzapeko Etxebizitzak.

ONDOAN-150x561

Ondoan. Instalazioen Ingeniaritza. 150 proiektu baino gehiago garatu ditu ospitale, zentro sanitario eta sozio-sanitarioetan, klimatizazio arloan, suteen aurkako babesean, mantentze-lanetan eta higienizazioan, besteak beste.

lks

LKS. Kudeaketa-Aholkularitza eta Ahokularitza Teknologikoa eta AzpiegituraIngeniaritza eta Arkitektura.

ARIZMENDI IKASTOLA PRO

Arizmendi Ikastola. Erizaintzaren Laguntza Osagarriak Erdi Mailako Heziketa Zikloa. Lan-munduan murgiltzeko prestakuntza izango duten profesionalen prestakuntza, ikasketa praktikoak eta enpresen edota inguruko erakundeen beharretara egokitutakoak erakutsiz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak