Korporazioari buruzko iritziak jaso ditu MONDRAGONek, Kooperatiben Nazioarteko Urtearen harira

Nola ikusten gaituzte kanpoan? Ze iritzi dute gure Korporazioari buruz? Ezaguna eta aitortua da MONDRAGON gure mugetatik kanpo? Galdera horiei erantzun nahian eta aurten Kooperatiben Nazioarteko Urtea dela aintzat hartuta, Korporazioak bideo bat egin du zenbait iritzi jasoz.
2012/05/09

Ia zazpi minutuko ikus-entzunezkoan iritzi ezberdinak jaso dira enpresaren munduko, komunikabideen inguruko eta hezkuntza arloko norbanakoen ahotik, baita zenbait instituziotako  ordezkarien eskutik ere.

Ikus-entzunezkoa pasa den apirilaren 25ean Arrasaten egindako MONDRAGONen Kongresuan estreinatu zen.