MODRAGON Korporazioa airetik

Irudi artxibo bat sortzeko asmoz, MONDRAGONek korporazioaren instalazioak eta eraikin nagusiak grabatu berri ditu. Filmazio gehienak 2012ko azaroan egin ziren, baina 2011n ere hainbat irudi grabatu ziren. Era berean, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa ere filmatu zen.
2013/01/04

Lurretik pilotatutako helikoptero batekin egin ziren grabazioak, oktokopter txiki batekin, eta korporaziotik bertatik gidatuta. Filmazio nagusia, Arteman Komunikazioa Koop. Elkarteak bideratutakoa, azaroan egin zen, baina 2012an eta baita 2011n ere zenbait grabazio egin zituen Artemanek MONDRAGONentzat. Besteak beste, Korporazioko instalazioak, Otalorakoak, MUrenak… grabatu izan dira.

Irudi guztiekin bideo txiki bat editatu da MONDRAGON en irudia mundura hedatzeko. Era berean, irudi artxibo bat eratuko da, behin eta berriz MONDRAGONek jasotzen duen irudi eskaerari ahalik eta ondoen erantzuteko. Izan ere, aspaldion mundu guztiko telebista eta ekoizpen etxe askok egin dizkiote era horretako eskaerak MONDRAGON Korporazioari.