2017-12-18T02:30:21+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MISEk eta AYUDA EN ACCIÓNek hitzarmena izenpetu dute landa inguruneko komunitateen garapena sustatzeko

2017/06/23

MISE-MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Enpresa eta Hezkuntza Zerbitzuen dibisioak eta Ayuda en Acción GKEak aliantza bat izenpetu dute landa eremuen garapen osorako “Smart Rural Communities” proiektua sustatzeko. Lehen esperientzia pilotua Kolonbian egingo da.
MISEk eta AYUDA EN ACCIÓNek hitzarmena izenpetu dute landa inguruneko komunitateen garapena sustatzeko

Alberto Gorroñogoitia, MISEko zuzendari orokorra, eta Fernando Mudarra, Ayuda en Acción Fundazioaren zuzendari orokorra, akordiaren sinatze ekitaldia, ekainaren 21ean egindakoa.

MONDRAGONeko ingeniaritza eta zerbitzu enpresak, enpresaren zein hezkuntzaren arlokoak, ordezkatzen dituen MISE kooperatibak akordio bat sinatu du Ayuda en Acción fundazioarekin, landa inguruneko komunitateen garapena sustatzeko. 

Lan metodologia prestatu ondoren, uztailean bidaia egingo da Kolonbiako iparraldeko landa eremuko bost komunitatea bisitatzeko eta horrela lehen eskutik ziurtatuko ahal izango da eremu horietako 1.500 pertsona inguruk osatzen duten biztanlegoak dituen behar nagusiak.

Smart Rural Communities proiektuak komunitate horien garapena lortu nahi du honako arloetan: energia, klima aldaketaren eragina, eskuragarri izatea ura, saneamendua eta konektibitatea, mikrofinantzak edo prestakuntza pertsonentzat –bereziki, gazteak eta emakumeak-  eta erakunde eta enpresa sozialentzat.  

Finantzazioa eskuratu ondorengo helburua da lehen pilotua 2018ko urte hasieran sustatu ahal izatea. Horrela, irtenbide osoa, iraunkorra eta eskalagarria ematea lortuko litzateke, landa eremuko komunitateetan bizi diren milaka pertsonei ahalbidetuko baitie bizitza osotasunean garatu ahal izatea euren jatorrizko lekuetan.  

Akordioan hizketakide aritu da Mundukide Fundazioa, kooperatiben GKE, eta lehen fasean proiektuan  LKS IngenieríaAlecopLKS eta MSI kooperatibek ere parte hartu dute.

MISE. MONDRAGONeko enpresa zein hezkuntza arloetako ingeniaritza eta zerbitzu enpresak ordezkatzen dituen kooperatiba da. Ordezkatutako kooperatibek Mondragon Esperientzia Kooperatiboa identifikatzen duten lau ardatz nagusien barruan garatzen dute euren jarduera: Parte hartzea, Berrikuntza, Elkartasuna, eta Erantzukizun Soziala.  Ardatz horiek Printzipio Kooperatiboekin batera aplikatzen dira, besteak beste honako hauek: Antolamendu demokratikoa, Lanaren subiranotasuna, Elkarren arteko lankidetza, Eraldaketa soziala, Izaera unibertsala eta Hezkuntza.

Ayuda en Acción erakundeak 1981tik dihardu lanean helburu izanik pobrezia, gizarte-bazterketa eta desparekotasuna errotik kentzea eta bi milioitik gora haurrek eta euren senideek elikadura, osasuna eta heziketa hobea eta dagozkien eskubide guztiak iraunkorki beteta izatea. Egun Latinoamerika, Afrika eta Asiako 18 herrialdetan ari da;  azken lau urteotan baita Espainian ere.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak