2017-08-19T22:43:01+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Miriam Lukik 'Euslandia' idatzi du, EKT aditu tituluan oinarritua

2011/07/26

2008-2009 ikasturtean hartu zuen parte Miriam Luki kazetariak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren bigarren edizioan. Graduondoko hartan adituei entzundakotik abiatuta, barne gogoeta piztu zitzaion Miriami, eta haren emaitza da 'Euslandia' liburua.
Miriam Lukik 'Euslandia' idatzi du, EKT aditu tituluan oinarritua

'Euslandia' liburuaren lehen orria.

Liburuak eduki desberdinak ditu: ikastaroan entzundako hariak, transkripzioak, prentsako errekorteak, poemak, komikiak, pelikulak, abestiak, pintadak eta musika… Ikastaroan galdera asko sortu zitzaizkon Lukiri eta galdera haietatik beste galdera batzuk ere landu ditu liburuan, euskal kulturgintzari, euskal identitateari, diskurtso eta politika desberdinei buruz, eta baita esperantzaren gainean ere.

Testuen artean, ikastaroan izandako adituek, eta beste idazle eta pentsalari batzuk ere osatzen dute liburua. Mondragon Unibertsitateak eta Lankuk argitaratu dute liburua eta eskuratu daiteke ohiko liburudendetan eta baita Lanku.com denda digitalean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak