Mikel Lezamiz, Bai Euskarari Laguna Saria 2016

MONDRAGON Korporazioko Euskara koordinatzaile ohiak eskuratu zuen 'Bai Euskarari Laguna 2016' urtetan korporazioaren barne euskara sustatzeko egindako lanagatik. Bere seme Aitor Lezamizek jaso zuen saria Donostian, Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariaren eskutik.
2016/07/04

"MONDRAGON Korporazioak euskararen alde egindako lana saritu da. Urtetan korporazioan eman diren pausuak, martxan jarri diren euskara planak eta erakutsi den jarrera saritu du Bai Euskararik eta niri hartzea tokatzen bazait ere, denon artean egindako lanaren ondorioa da, elkarrekin egindakoa". Mikel Lezamizek sari banaketa ekitaldian egoterik izan ez bazuen ere, bere seme Aitorrek egin zituen adierazpenok aitaren izenean. Bai Euskarari Laguna 2016 eskuratu du Lezamizek, "bere ibilbide luzean euskararen alde egindako lanaren aitortza".

Bai Euskarari Sariak 2016

"bere ibilbide luzean euskararen alde egindako lanaren aitortza"

Aitor Lezamiz, Mikelen semea, Izaskun Agirre eta Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteko zuzendaria.

Sari banaketa ekitaldia Donostian egin zen iragan ostiralean, Donostia 2016 egitasmoaren eraikin nagusian. Euskal kultura, politika, enpresa eta komunikazioaren ordezkari asko elkartu ziren, baita MONDRAGON Korporazioko ordezkaritza ere, Javier Marcos Komunikazio arduraduna eta Ander Etxeberria, Korporazioaren Euskara koordinatzaile berria.

Zugarramurdiko Lezea eta LANEKI, beste sarituak

MONDRAGON Korporazioaren sariarekin batera, beste bi ere banatu ziren: LANEKI elkarteak Lanbide Heziketan euskara sustatzeko egindako lanagatik jaso zuena, jakinbai.eus webgunean ikusgai dagoena, eta Zugarramurdiko Lezeak zerbitzu eta turismoaren alorrean egindakoa.

Bai Euskarari Sariak 2016

Javier Marcos eta Ander Etxeberria, MONDRAGONeko ordezkariak, Aitor Lezamizekin.

Ekitaldian Jon Basaguren abeslari gasteiztarrak parte-hartu zuen. Izaki Gardenak taldeko musikariak bi kanta interpretatu zituen. Sari banaketa ekitaldiaren argazki bilduma.