Mikel Larrañaga, MB Sistemas kooperatibako gerentea: 'Opel eta Audik aukera ugari eskaintzen dizkigute etorkizunari begira'

Orain dela urte batzuk dibertsifikazioaren aldeko apostua egin zuten eta horri esker, automozioaz gain, beste sektore batzutan ere dihardute. Esate baterako, 2010ean hasi ziren CAF, Gamesa, Loramendi eta Batz Solar bezalako enpresekin lanean.
Card image cap
“Eginiko aldaketei esker dagoeneko antzematen ditugu emaitza positiboak” dio Larrañagak.
2013/12/16

Zein egoera bizi du gaur egun MB Sistemas kooperatibak?Momentuko egoera ona da, eskaerak baditugulako eta emaitzak onak izaten ari garelako. Baina ez dugu ahaztu behar orain dela bi urte egoera oso bestelakoa zela! Izan ere dirua galtzen ari ginen eta kooperatibaren egoera bideratzeko plan berezia jarri genuen martxan, dibisioko laguntzarekin. Barruko antolaketa aldaketa izan dugu, funtzionatzeko modua zuzendu dugu eta dagoeneko emaitza positiboak antzematen ditugu.

Plangintza bereziaren bitartez dibertsifikazioa izan duzue helburu, ezta?

Atzera begiratzen badugu, MB Sistemas Matriciko sail bat bezala sortu zen, igarritako hutsunea betetzeko. Eta berezko tamaina lortu zuenean, 2000 urtean Urdulizeko planta montatu zen. SA bezala sortu zena denborarekin Matrici eta Batz kooperatiben laguntzarekin eta baita MONDRAGON Korporazioko laguntzarekin kooperatiba bilakatu zen. Hasieran uste zen bi kooperatiba hauetatik jasoko zirela eskaera nagusiak baina merkatuan emandako aldaketak eraginda, emaitzak ez ziren izan espero bezalakoak. Horregatik, sektore desberdinak ikutzea erabaki zen, automozioaz gain, dibertsifikazioa bilatuz. Horrela, 2010ean hasi ginen CAF, Gamesa, Loramendi eta Batz Solar bezalako enpresekin lanean eta era berean bezeroen zerrenda zabaltzeko erronkari eutsi genion, aipatutako plan bereziaren bitartez. Eta, azken bi urteotan merkatuko egoerak lagunduta eskaerak handitzea lortu dugu. Iaz, 10,5 milioiko produkzioa lortu genuen eta emaitza positiboak. Aurten, berriz, 16 milioi baino gehiago lortuko dugu, beraz, eboluzioa oso positiboa da.Eskaera berriak eta bezero berriak lortu dituzue, beraz.Guretzat garrantzitsuak izan dira lortu berri ditugun bi eskaera hauek, Opel eta Audi bezero berriak direlako guretzat eta etorkizunera begira aukera ugari eskaintzen dizkigutelako. Opel kasuan, Koreatik Zaragozara ekarri dute Mokka modeloaren produkzioa eta gure ardura izango da Matricirekin atzeko portoia egitea.  Horretaz gain, Audi etxearen kasuan, Matador hornitzailearen bitartez lortu dugu eskaera eta guretzat erronka nabarmena suposatuko du, aluminioz egiten dituztelako piezak eta gure linean soldadura erabili beharren errematxearen bitartez ensamblatu beharko ditugulako. Hala ere, egoera honek zuzenean eragiten du funtzionatzeko moduan, izan ere presioa altua da eta epeak gero eta estuagoak dira. Horrek barruko antolaketan hainbat moldaketa egitea eragiten du, eskaeraren arabera. Zein izan da azken urteotako MB Sistemas kooperatiban tendentzia? Zenbat langile zarete?Gure azpiegitura nahiko txikia da, 49 langile besterik ez gara, eta gestio planean 54ra heltzea jaso dugu. Honen harira, kooperatiba bideratzeko plan berezia egin genuenean hainbat aldaketa eman ziren eta lanpostuen moldaketa ere planteatu genuen. Esate baterako, lehen diseinua eta muntaia guk dena egiten genuen eta orain, berriz, kanpoan azpikontratatzen da zati importante bat. Eta arlo komertziala ere indartu egin dugu. Gure ardura zentratzen da, batik bat, kontzeptua eta aurreproiektuak lantzen: instalazioa nolakoa izan behar den, zein prozesu jarrituko duen, eta abar.  Eta bada beste aspektu bat ere: gure dimentsioa. Kooperatiba txikia gara, eta zentzu horretan eskaintzen duguna da hurbiltasuna, konfidantza eta flexibilitatea, beti ere konpetentzia tekniko indartsu batean oinarrituta. Guzti hori eskaintzeko sektore eta bezeroen dibertsifikazioa lantzea da azken helburua. Aurrera begira, nolako aurreikuspenak egin dituzue?Momentu honetan 19 milioi euroko eskaerak ditugu eta langilegoa hasi da poliki poliki onerako aldaketa nabaritzen. Zentzu honetan, oso garrantzitsua izan zen iaz Mercedes etxearekin lortutako eskaera, 12 milioitakoa eta hiru urtetan gauzatuko dena. Gainera, espero dugu CAFekin lanean jarraitzea, eta orain arte bezala kanpoan instalazioak egiten dituztenean gurekin kontatzea. Mercedes etxearen bitartez Alemaniara joatea lortu dugu eta badira proiektu oso interesgarriak tartean. Horretaz gain, Europan automozio arloak izango duen etorkizuna ez dago guztiz garbi eta aurreikuspenak ez dira hain onak, beraz, horrek beste erronka bat dakarkigu: mundura zabaltzea. Dagoeneko instalazio batzuk egin ditugu Brasil, Estatu Batuetan, Txinan, Alemanian, Suedian eta abar. Baina orain arte, hemengo bezeroaren eskutik irten gara kanpora; beste erronka litzateke kanpoan inplantazioa egitea!

Ibilgailuen azpitaldeak muntatu eta soldatzeko instalakuntza automatizatuak