Mikel Aranak jaso ditu Columbus lehiaketako sariak

Columbus argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldi xumea egin berri da Bergaran eta Mikel Arana irabazleak jaso ditu Columbus markako motxila dotorea, mendirako bastoiak eta pontxo-denda. Arantxa Izura, Columbuseko marka managerrak eman dio saria argazkilari atxabaltarrari.
Card image cap
2015/05/29

pirinioak

Mikel Aranaren argazki irabazlea

Columbus argazki lehiaketaren bigarren edizioan 60 lan aurkeztu dira eta horien artean, epai-mahaiak Mikel Arana argazkilari atxabaltarraren argazkia aukeratu du, "bereziki Columbusek duen bizitza begitzeko moduarekin bat egiten duelako. Oso ondo islatzen du Columbus markaren filosofia eta izateko era", adierazi digu Arantxa Izura, Columbuseko brand managerrak.

II. Columbus argazki lehiaketako irabazle Mikel Arana saria jasotzen

Irabazleak, mendiko motxila, pontxo-denda eta mendiko bastoiak irabazi ditu, Columbus markarekin bere aisialdiaz gozatzeko aukera izango du etorkizunean. Columbusek, berriz, jasotako argazki guztiak bere artxiboan gordeko ditu eta asko eskertu nahi die parte-hartzaileei eta etorkizunean ere Columbusekin bat egiteko eskatzen die, bai Facebook zein Twitter kanaletan.

II. Columbus argazki lehiaketako irabazle Mikel Arana saria jasotzen

Arantxa Izura eta Mikel Arana, Columbusen egoitzan.

Sari banaketa ekitaldia Bergaran egin zen atzo arratsaldean, Columbusen egoitza nagusian.

Sari banaketa argazkia guztiak: https://www.flickr.com/photos/tulankide/sets/72157651306632784

Kanpin dendak eta soinketa gailuak