Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
MGEPeko ikasleek Kutxa Fundazioko sariak jaso dituzte
2016-2017 ikasturtean goi mailako ikasketak Gipuzkoako Unibertsitate-Zentroetan edota Lanbide Heziketako Zentroetan amaitu zituzten ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatu ziren abenduaren 18an.
Sari hauek, dagokion arlo akademikoan espedienterik onena lortu duten ikasleei egindako esfortzua eta lana errekonozitzeko sortuak izan ziren 1977an eta, harrezkero, Kutxa Fundazioak urtero banatzen ditu.
Aurten 102 ikaslek (48 neska eta 54 mutil) jaso dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; berauen artean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lanbide heziketako bi ikasle zeuden: Oihane Axpe Bergararra eta Egoitz Otegui Legazpiarra. Zarituek diploma eta 500 €-ko saria jaso zuten.
Ohianek ASIR zikloa ikasi du eta Egoitzek Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikariarena. Biak DUAL programan egon dira ikasketen bigarren maila egin duten bitartean; Ohiane ALMIS enpresan eta Egoitz Mondragon Assemblyn. Biok bertan jarraitzen dute, ikasketekin aurrera egitea erabaki dutelako. Izan ere Ohianek beste Goi mailako ziklo bat hasi du; Egoitzek, aldiz, Automatizazio Industrialeko Masterra hasi du Mondragon Uniberstitatean. Egoitzek aurretik badu Graduko titulu bat ere; Energia Berriztagarrien Ingeniaritzakoa, hain zuzen.
Ekitaldia Donostiako Eureka! Zientzia Museoan izan zen eta bertan partu hartu zuten, besteak beste, Manuel Beraza, Kutxako lehendakariak, eta Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko sailburuak.