2017-08-22T05:36:43+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mexikoko ekonomia sozial eta solidarioa indartzeko, hezkuntza proiektua bultzatuko du Lankik

2014/12/12

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki lankidetzaren ikertegiak hezkuntza proiektu handi bat bultzatuko dut Mexikon ekonomia sozial eta solidarioa indartzeko helburuarekin. Mexikoko Universidad Iberoamericana Puebla-rekin batera, Lankik gai horien gaineko formazioa eta laguntza teknikoa emango ditu. Egitasmoa 2015 eta 2016 urteetan gauzatuko da.
Mexikoko ekonomia sozial eta solidarioa indartzeko, hezkuntza proiektua bultzatuko du Lankik

Egitasmoa egingo da Mexikoko Tabasco, Chiapas eta Puebla estatuetan eta helburua da boteretzea  eta laguntzea ekonomia sozial eta sozialean (ESS) lanean ari diren erakunde eta taldeak. Lankiren lana izango da eskaintzea ESSn gaineko formazio, laguntza tekniko eta babesa.

Proiektuaren asmoa da jauzi kualitatiboa ematea eta behin behineko kontua izan barik, sortzea Mexikon hezkuntza egitasmo egonkor bat lagunduko diena Universidad Iberoamerica Peblaren bueltan lanean ari diren ekonomia sozial eta soziala xede duten taldeei euren bide propioa egiten. Hezkuntza proiektuak genero eta herri-pedagogiaren ikuspuntutik jorratuko dira.

Lankiren parte hartzea posible izan da Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker, hain zuzen ere, Garaperako Lankidetzaren Euskal Agentziak arlo honetan proiektuak burutzeko urtero ematen dituen diru-laguntza konpetitiboei esker.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak