2017-10-19T14:42:40+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Matricik bere historiako kontraturik handiena lortu du

2017/02/22

Kontratuaren ezaugarri garrantzitsuenak gaur aurkeztu dituzte, Zamudioko egoitza nagusian.
Matricik bere historiako kontraturik handiena lortu du
Batz, MB Tooling eta Doverrekin lankidetzan, Matricik giltza eskura erako proiektu bat jaso du Volvo Grouperako.

Matrici kooperatiba MONDRAGOn Korporazioko Tresneria eta Sistemen Dibisioan integratuta dago, automobilgintzaren sektoreko pieza estanpatuak fabrikatzeko soluzioak garatzen ditu, eta orain bere historiako mugarri berri bat lortu du. Orain dela gutxi kontratu bat esleitu diote, kanpoko-barruko pieza guztiak fabrikatzeko beharrezko trokelak hornitzeko, Volvo Taldearen proiektu handi baterako.

Proiektuaren aurkezpen ofiziala gaur egin da, otsailak 22, Zamudion kooperatibak duen egoitza nagusian. Bertan bildu dira hainbat komunikabide eta baita erakunde desberdinetako ordezkariak ere. Aurkezpenean egon dira Iñigo Urkullu Lehendakaria; Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua Arantxa Tapia; MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria Iñigo Ucin; Matriciko gerentea Oscar Perez, eta baita Automozio Dibisiokoeta kooperatibako beste ordezkari batzuk ere. Lehendabizi lan bilera izan dute, ondoren proiektuaren ezaugarri nagusiak aurkeztu dira eta ondoren Matriciko instalakuntzak bisitatu dituzte. 

Proiektuak bertan inplikatuta dauden enpresen taldearen hornitzaile kateari onurak ekarriko dizkio, eta, gainera, zuzeneko 40 lanpostu berri kontratatzea eragingo du Matriciren fabrikan, Zamudion (Bizkaia).

Matrici otsaila 2017

Agindua Batz, MB Tooling eta Doverrekin lankidetzan egin da, eta 1.200 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute, sektorearen azken teknologia barneratuz. Proiektuaren irismena osoa da, hau da, prozesuen ingeniaritzatik hasi eta bezeroaren lantegian martxan jartzeraino. Bere neurriagatik eta kalitateko eskakizunengatik, bizkaitar kooperatibak bere historiako 50 urteetan lortu duen eskaririk garrantzitsuena da. Gainera, kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da proiektua oso erronka zorrotza izan dela departamentu teknikoarentzat; azkenean arrakastaz burutu da, nazioarteko lehen mailako eta esperientzia handiko firmekin lehiatu behar izan den arren.

Lankidetza proiektua

Proiektuaren ezaugarrietako bat bere alderdi kolaboratzailea da. Izan ere, Matricik gidatutako enpresa taldearen eskaintza bateratuari esker, zeinean Taldeko Batz eta MB Tooling kooperatibak eta Dover enpresa ere sartuta dauden, borondateak batu ahal izan dira, eta indarrak elkartu, oso maila lehiakorreko proiektu bat aurkeztu ahal izateko.

Guztira, enpresa talde horrek sektorean aurrekaririk ez duten ahalmenak eskaintzen ditu, eta konplexurik gabe lehiatu ahal izan da nazioarteko esparruan: sektoreko 1.200 profesionalek baino gehiagok osatuta taldea, fresatzeko 50 makina, eta ahalmen desberdinetako 60 prentsa. Eta 3 milioi lanordu baino gehiagoko ahalmena proiektuaren zerbitzura. Eta, hori guztia, geografikoki hurbil dagoen esparru batean dauden enpresa talde bat izatearen abantailarekin, lekualdaketak egiteko 60 minutu baino gutxiago behar baitira Matriciren egoitza nagusitik, Zamudiotik (Bizkaia).

Matrici otsaila 2017

Finean, lankidetza ariketa praktikoa, sektoreko enpresa liderren know how-a batzen duena, zeinak taldearen ahalmenen balioa agerian jartzen duen, Volvo Taldeak proiektua esleituz aitortu duen bezala.

Matriciri buruz. 1964an sortuta, automobilgintzaren sektoreko kanpoko piezak fabrikatzeko soluzioak garatzen ditu. Bere zifretan, filialak ere kontuan hartuta, 600 pertsona ageri dira okupatuta, eta iaz 85 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa lortu zuen.

Argazki guztiak hemen: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72157677074152624/with/33054604485/


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak