2017-10-23T18:47:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Martxan da Saiokaren 7. edizioa

2017/06/14

Uztailaren 13 eta 20an izango da Aretxabaletako Otalora Jauregian.
Martxan da Saiokaren 7. edizioa

SAIOKAren aurreko sei edizioetan bezala, non Korporazioko arlo guztietatik etorritako 112 pertsonek parte hartu duten, MONDRAGONeko jarduera ekintzailea garatzeko eta honen jauzi kualitatiboa gauzatzeko helburuari jarraiki, MONDRAGON Sustapen Zentroak SAIOKAren edizio berri bat aurkezten du.

 Izan ere, SAIOKA zuzentzen zaio MONDRAGON barruan proiektu ekintzaile kooperatibo bat gauzatzeko interesa duen bazkide orori, kooperatibetan jarduera ekintzaileak hauteman eta sustatu asmoz.

2017-2020 Politika Sozioenpresarialaren testuinguruan,
ekintzailetasuna eta negozio berrien sustapena gakoak
izango dira enpresa ehunaren eraldaketaren erronkaren aurrean lanean jarraitzeko.

Ekosistema ekintzailea, irekia eta elkarren arteko lankidetza oinarri izango duena sustatzeko eta jarduera
ekintzailearen jauzi kualitatiboa gauzatzeko, MONDRAGON Sustapen Zentroak SAIOKA ekimenaren edizio berri bat aurkezten du.

Izan ere, SAIOKA zuzentzen zaio MONDRAGON barruan proiektu ekintzaile kooperatibo bat gauzatzeko interesa duen bazkide orori.

Orain arte burutu diren edizioetan, 112 pertsona igaro dira SAIOKAtik.

SAIOKAk ondorengo aukerak ematen dizkie proiektu ekintzaile bat gauzatzeko interesa daukaten lan bazkideei:

  • Jarduera ekintzaile bat gauzatzeko behar diren  rebetasunak eta gaitasunak hartzea.
  • Enpresa jarduera berri baten negozio eredua diseinatzea eta optimizatzea.
  • Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuragarri izatea
  • (aholkularitza, finantzaketa, etab.).
  • Enpresa proiektua gauzatzera bideratutako Laneko Plan bat garatzea.

SAIOKA saioetan zehar, honako gaiak landuko dira:

  • Ekintzailetzaren garrantzia.
  • Ekintzailearen motibazioa eta profila.
  • Enpresa jarduera berri baten negozio ereduaren garapena.
  • Sustapenerako euskarrien lanketa.
  • Ezarpen planaren diseinua.
  • Ekintzaile kooperatiboaren biziraupen eskuliburua.
  • Aurkezpena inbertitzaile foroaren aurrean.

Honako ezaugarri hauek dituzten pertsonen bila gabiltza:

  • MONDRAGONeko kooperatiba bateko lan bazkidea izatea.
  • Gutxienez 5 urteko lan esperientzia edukitzea.
  • MONDRAGONen enpresa garapenerako estrategiak diren
  • aldetik, ekintzailetzaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa hartzea.
  • SAIOKAren saio guztietara joateko konpromisoa hartzea.

Uztailaren 13an eta 20an izango da SAIOKAren 7. edizioa, Aretxabaletako Otalora Jauregian.

SAIOKAn parte hartzea dohainekoa izango da  MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat.

SAIOKAren saio berri honetan parte hartzeko izena eman beharra dago, 943082215 telefono zenbakira deituta
edota ondorengo helbide elektronikora mezu bat bidalita:

eventos-mcp@mondragoncorporation.com


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak