Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Martxan da Euspot, Euskarazko Spot Lehiaketa
Euspot Euskarazko Spot Lehiaketak iaz izandako arrakastaren ostean, martxan da lehiaketaren laugarren edizioa. Helburua da euskarazko sormena bultzatzea, eta bereziki aurten nahi dutena da spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea.
Antolatzaileek urtero gai bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, 20 eta 30 segundo arteko spotak egin behar izaten dituzte. Hauxe da aurtengo gaia: Autoak eta pertsonak, elkarbizitza orekatua.
Izaera irekia
Lehiaketak izaera irekia du eta Euskal Herrian parte-hartzea sustatu nahi du. Betiere, Debagoienean oinarru sendoak jarrita. Horretarako, Mondragon Unibertsitateak bere ikasketa kurrikulumean sartu du spoten gaineko ikasgaia eta Arizmendi ikastolako zein Kurtzebarri eskolako DBHko ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izango dute.
Aurtengo berrikuntzak
Aurten antolatzaileek akordio bat sinatu dute Music Library etxearekin. Hala, parte-hartzaileekhttp://www.audionetwork.com/ galeriako musika doan erabiltzeko aukera izango dute. Music Library etxeak musika eta estilo ezberdinetako kalitatezko online galeria eskaintzen du.
Lanak aurkezteko epea
Lanak apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira euspot.eu webgunean.
Sariak
Hainbat sari egongo dira aurten ere: Spotik onenarendako, 1.000 euro; publikoaren sariarendako, 500 euro; Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenarendako, 500 euro; eta gazteen sariarendako (14-18 urte), 250 euro.