2017-10-18T14:54:04+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Marketing Digitala Foroaren hirugarren edizioan Asia izango da jomuga

2014/07/07

Datorren uztailaren 15ean egingo da Otaloran Marketing Digitala Foroaren hirugarren edizioa eta bertan Asiako merkatua aztertuko da. Horretarako, "DaD Asia"ko zuzendari orokorra den Oscar Ramos gonbidatu da, eta berak azalduko ditu Txinan on line presentzia gauzatzeko kontuan izan behar diren gakoak. Gainera, hiru kooperatiben webguneak ere aztertuko dira.
Marketing Digitala Foroaren hirugarren edizioan Asia izango da jomuga

2014ko Marketing Digitaleko Foroan gai desberdinak aztertuko dira, batik bat Asiako merkatuan diharduten kooperatibei zuzenduta. Partehartzaileek aukera izango dute Oscar Ramosen iritzia eta azalpenak ezagutzeko, izan ere aholkularitza eta inbertsio gaietan aditua da eta baita Txinan teknologia eta negozio digitaletan lana egiten duen "DaD Asia"ko zuzendari orokorra ere.

Horretaz gain, on line eremuan aditua da, gai hauetan bereziki: estrategia, produktuaren promozioa, marketinga, salmentak eta finantziazioa.

Kooperatiben zerbitzura

2014ko Marketing Digitaleko Foroak Asian eta zehazki Txinan presentzia duten kooperatibei zuzendutako gai desberdinak aztertuko ditu.

Foroan parte hartzeaz gain, Oscar Ramos kooperatiben esanetara egongo da uztailaren 16 eta 17an, hauek Txinako merkatuan on line aritzeko dituzten zailtasunak edo kezkak argitzeko asmoz.

Webguneen azterketa

Jardunaldiaren baitan, hiru kooperatiben webguneak aztertuko dira (Danobatgroup, Fagor Automation eta Mondragon LIngua). Mondragon Unibertsitateko Eli Garcia, Jesús Lizarraga eta Dani Reguera izango dira horren arduradunak.

Uztailaren 15eko zita goizeko 9etan hasiko da eta eguerdiko 12:15 arte luzatuko da. Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko jarri harremanetan email honen bitartez: marife@mondragoncorporation.com



Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak