Marketin digitalaren gaineko foroa egin da Otaloran

MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibetako Marketin arduradunak eta komunikazio adituak Otaloran elkartu ziren urtarrilaren 29an marketin proiektuen inguruan jarduteko. Besteak beste, MUko Iñaki Lakarra eta Jesús Lizarraga, eta Zentro Korporatiboko Javier Marcos eta Jose Luis Lafuentek aurkezpenak egin zituzten.
Card image cap
Otaloran eginiko jardunaldian Jose Luis Lafuente Balioztatutako Praktika Onen gaineko aurkezpenean.
2013/02/05

Marketin digitala zer da eta zeintzuk dira adibiderik esanguratsuenak arlo horretan? Galdera horri erantzuten saiatu ziren Mondragon Unibertsitateko Iñaki Lakarra eta Jesus Lizarraga. Marketin Digitalaren Foroa irekitzeko arduradunak izan ziren unibertsitateko ordezkariak, Lakarrak MUrentzat Community Manager lanak egiten ditu sarean.

Javier Marcosek, MONDRAGONeko Komunikazio arduradunak, Marketin Digitalaren jarduera korporatiboak izan zituen hizpide eta Jose Luis Lafuentek, Korporazioak baliozkotutako praktika onak aipatu zituen. Era berean, foroan parte hartu zutenek euren kooperatibetan abian dituzten proiektuen berri emateko aukera izan zuten.

Parte-hartze zabala

Besteak beste, ULMAko Carlos Sarabiak eta Lander Irazolak komunikazio korporatiboa eta 2.0 erramintak aztertu zituzten, Eroskiko Ainara Zarraga sare sozialetan izan beharreko presentziaz aritu zen, Fagor Etxetresnetako Ander Soraluzek eta Iban Iturraldek plataforma ezberdinak aztertu zituzte. Era berean, Fagor Group-eko Gorka Nelsonek Web posizionamendua izan zuen hizpide eta DANOBATGROUPeko Javier Mongelosek eta Idoia Bustinduyk on-line marketin planak aztertu zituzten.

ULMA Packaging-eko Joseba Alberdik Youtube kanalak eskaintzen dituen aukerak aipatu zituen eta Fagor Arrasateko Lurdes Tirapuk eta Aitor Errazkinek marketin atariaz aritu ziren. Domusako Daniel Castander eta Koldo Uriak 2.0 ikuspegia analizatu zuten eta web estrategia berria, eta Fagor Ederlaneko Inma Rodriguezek Komunikazio globala izeneko proiektua aurkeztu zuen.

Ikerlan, Ategi, LKS eta Cikautxo enpresek ere parte hartu zuten Marketin Digitaleko Foroan.

Banketxea

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

Klimatizazio eta ongizaterako irtenbideak

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automozio osagaiak

Ikerketa zentro teknologikoa

Irtenbide profesionalak.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa