2017-10-23T18:53:46+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Markel Olano diputatuak “Etorkizuna eraikiz” programa aurkeztu du Mondragon Unibertsitatean

2016/10/17

Zehazki, programa honen baitan langileen partaidetza nola sustatu ikertuko da. Halaber, proiektu eta esperientzia pilotuak jarriko dira martxan.
Markel Olano diputatuak “Etorkizuna eraikiz” programa aurkeztu du Mondragon Unibertsitatean

Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu du Mondragon Unibertsitatearekin “Etorkizuna eraikiz” programaren baita, langileen partaidetza nola sustatu ikertzeko. Foru arduradunak gaur, urriak 17, unibertsitateko irakasleen aurrean nabarmendu duenez, programa honen eskutik, herritarrekin eta berauen etorkizun hurbileko kezka eta arduradunekin konektatu nahi du, nolabait “herritarron eta gizarte antolatuaren etorkizun hurbileko beharrei erantzuteko gai garen heinean biharko Gipzukoak izango dituen erronkei aurre hartzeko gai izango garelako”.

Proiektu eta esperientzia pilotuak eremu esanguratsuenetan martxan jarriko dituen ekimena da gaur aurkeztu dena, lurraldearen eta lurraldeko pertsona eta erakundeen garapen sozial eta ekonomikoa bilatzen dituena. Etorkizuneko erronkei erantzuna eman asmoz, hausnarketa eta oinarri zientifikoko ezagutza prozesuetatik abiatzen den saiakera-hutsegite esperientzia praktikoak alegia.

Etorkizuna eraikiz

Testuinguru honetan, “Etorkizuna eraikiz” programarekin batera, Mondragon Unibertsitatearekin sinatu den epe luzeko lankidetza hitzarmena eta 2016rako finkatu den ikerlerroa azaldu zaizkie, unibertsitateko ikasle, irakasle, ikertzaile eta zuzendaritzako kideei.

Olanok gogoratu duenez, Mondragon Unibertsitateak ikertuko duen esparrua, langileen partaidetzarena, Aldundiak jorratzen hasi duen bidea da. Zerga-sistemaren arloan, onartze bidean da langileen partaidetza sustatzeko Foru Araua. Ekimen honek enpresa esku-aldaketetan eragitea du jomuga, onurak aurreikusten baititu saltzaile zein erosleentzat, betiere erosleak konpainiako langileak direnean. Paraleloan, eta parte hartzaileen finantzaketa aukerak bermatzeko, foru erakundeak lan hitzarmena itxi du Elkargi eta Oinarri elkarrekiko berme elkarteekin.

Etorkizuna eraikiz

Bi zutabe nagusi

Programari dagokionez, bere osotasunean hartuta, diputatu nagusiak azaldu bezala “ekimen berritzaile bezain anbiziozkoa da”. Bi zutabe nagusiren inguruan antolatzen da: alde batetik Gipuzkoa Lab, ekonomia, gizarte eta kultura arloetako esperientzia pilotuak martxan jarriko dituena.

Bigarren zutabea, Gipuzkoa Taldean da, lurraldeko gizarte antolatuarekin eginiko etorkizunari buruzko hausnarketa prozesu partekatua. “Elkarlan publiko-pribatuan erlazio diplomatiko hutsetatik haratago jotzea dugu xede, erronka errealak identifikatu eta datozen hamar urtetarako behar dugun plan estrategikoa osatzeko” aipatu du Olanok.

> Ikusi argazki gehiago.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak