2017-12-18T07:51:53+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Manuel Colino Vegak irabazi du Columbus lehiaketa

2014/05/20

Manuel Colino Vegak aurkeztutako 'Ordesa 2009' argazkiak irabazi du Columbus argazki lehiaketa. Colinok Columbus markako material sorta jasoko du, naturara gerturatzeko: motxila, kanpin-denda, bi lotarako zaku, mendirako makila, kantinplora eta esku-argia.
Manuel Colino Vegak irabazi du Columbus lehiaketa

Epaimahaiak argazki irabazlearen kalitatea, enkuadrea eta trataera digitala baloratu ditu, baita Columbus markaren esentzia transmititzea ere: naturara gerturatzea. (Columbus webgunea - Columbus Facebook-a).

Maila bikaina

Guztira 93 argazki aurkeztu dira, 21 parte-hartzailerenak. Lehiaketako epaimahaiak argazkien maila eta kalitatea nabarmendu du, eta horregatik oso zaila egin zaie erabakia hartzea.

Flickr-eko bilduma honetan ikus ditzakezue argaki guztiak: Columbus argazki lehiaketa


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak