Maier Taldeak Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren sariak banatu ditu

Aurkeztu diren proiektuen eremua Color & Trim izan da, ibilgailua apaintzeko kolore, material eta egituren diseinuaren inguruan. Bosgarren edizio honetan 15.000 euro banatu dira lehiaketaren irabazleen artean. Guztira hainbat herrialdetako 93 proiektu aurkeztu dira, horien artean Frantzia, Holanda, Italia, Alemania, Espainia, Txina, India, Brasil eta AEB. Sari banaketa ekitaldia gaur eguerdian egin da Zornotzako (Bizkaia) "Automotive Intelligence Center” zentroan, eta bertan izan dira, besteak beste, Bizkaiko Ekonomia Sustapenerako ahalduna den Imanol Paredes; Txema Gisasola, MONDRAGON Korporazioko lehendakaria; eta Jean Pierre Ploue, Peugeot-Citroen taldeko diseinu zuzendaria.
Card image cap
2013/09/06

“Profesionalak” saritzen dituen lehen saria, 8.000 eurokoa, Miriam Reyk eta Beatriz Andradek garatutako Colour&Trim&Light proiektuari egokitu zaio; bi diseinatzaileak egoitzak Brasil, Frantzia, Alemania eta Txinan dituen IBO Group enpresa taldeko kideak dira. Proiektu irabazlearen muina kromoterapiaren ezaugarriak dira. Horren arabera, aldartea edo neke sentsazioa nola aldatu daitekeen landu da, ibilgailu barruko giroko argitasunari gama kromatiko hotzak edo beroak aplikatuz.

la foto-12

Profesionalen kategoriako irabazleak.

“Ikasleak” saritzen dituen kategorian, 4.000 eurorekin, saria Perfect Imperfection proiektuak bereganatu du, eta egileak Reutlingeneko (Alemania) Unibertsitateko Diseinuko ikasleak diren Bettina Kunkl eta Anna Katharina Greif izan dira. Proposamenean aztertu denez, industri perfekzioaren gainsaturazioak materialak eta produktuak baloratzeko modu berri bat eragin du, estetika aldakor bat, baina hori “ez da perfekzio eleganteago bat, inperfekzio perfektua baizik”.

Eta 3.000 eurorekin saritu den “Materialen erakusgairik onena”, berriz, Errioxako Goi Mailako Diseinu Eskolako ikasleak diren Jose Garcia Magdaleno, Javier Salinero Rubio, Begoña Becerra, Karol Bledowski eta Marta Chodorowskak osatutako taldeak bereganatu du.

la foto-13

Sariketaren bosgarren edizioan guztira hainbat herrialdetako 93 proiektu aurkeztu dira, horien artean Frantzia, Holanda, Italia, Alemania, Espainia, Txina, India, Brasil, Mexiko eta AEB, eta horrek erakusten du MAIER Taldeak antolatzen duen lehiaketak nolako interes handia sortzen duen.

Colour & Trim

Aurten aurkeztu diren proiektu guztiak automozioaren eremuan oso hedatuta dagoen Colour & Trim kontzeptuari lotuta egon dira, hau da, ibilgailua apaintzeko kolore, material eta egituren diseinuari lotuta. Edizio honetako proposamenak ibilgailuaren barneko zein kanpoko produktuen garapenari eman dio arreta nagusia eta, zehazki, proposamenen jomuga izan dira ibilgailuaren aurreko fatxadako aginte panelera, atearen paneleko heldulekua, ibilgailuaren aurrealdeko modulua eta ateetako gainleihoak.

maier diseinu lehiaketa1

Epaimahaia Diseinu Zentro, Automozio Enpresa eta Erakunde Publikoetako hainbat ordezkarik eta Automozioaren sektoreko hainbat diseinatzailek osatu dute, eta irizpide hauek erabili dituzte baloratzeko: diseinurako proposamenen berrikuntza, emangarrien kalitatea eta automozioaren sektorean duten aplikagarritasuna.

Lehiaketaren Epaimahaiko kideak hauek izan dira: Jean Pierre Ploue, Peugeot-Citroen Taldeko Diseinuko zuzendaria; Martin Bremer, Mercedesko Colour&Trim Diseinuko zuzendaria; Txema Gisasola, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria; eta Imanol Pradales, Bizkaiko Ekonomia Sustapenerako ahalduna.

Lehiaketaren helburua Maier Taldean berrikuntza sustatzea eta bultzatzea da, diseinuaren bitartez bere bezeroei balio erantsia eta bereizgarria eskaintzeko. Helburua edonola ere praktikoa da, xedea ez baita estetika hutsa, produkzioaren arloko aplikazioa baizik, bai Maierren beraren aldetik, bai Maierrekin normalean lan egiten duten ibilgailu fabrikatzaileen aldetik.

MAIER Taldea

MAIER Taldeak Ajangizen dauka egoitza (Bizkaia), MONDRAGONeko kidea da, eta gaur egun zazpi lantegi produktibo dauzka: Ajangizko egoitza nagusia, Maier Nafarroa, Ultzama haranean; Maier Ferroplast, Porriñon (Pontevedra), Vigotik hurbil; Maier UK, Erresuma Batuan; Maier Txekia; Maier Kromoplastika, Italian, eta Alpha Maier, Indian.

2012an 202 milioi euro fakturatu zituen, eta horietatik %70 inguru nazioarteko salmentak izan ziren. Langile taldea guztira 1.698 pertsonak osatzen dute. Halaber, MTC Zentro Teknologikoa dauka (Maier Technology Center), automozioaren sektorerako plastikozko teknologietan espezializatua, baita horiei lotutako apaingarrien garapenean ere.

MAIER Taldea oso sustraituta dago Automoziorako plastikozko osagaien sektorean, eta enpresa taldearen ezaugarri bereziak dira apaindura (pintura eta kromaketa, laserra eta tanpografia, beste teknologia batzuen artean) eta konplexutasun funtzional handiko piezen eremua.

Maierrek ibilgailu barruko zein kanpoko pieza aukera zabal bat fabrikatzen du: aurreko saretak, haizetakoen azpiko saretak, heldulekuak, gurpil edergarriak, aginte paneleko fatxadak, alboetako moldurak, etab.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.