2017-10-17T09:46:44+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mahai-ingurua "Industrialdeen erronkak krisi ekonomikoaren testuinguruan" aztertzeko

2013/09/16

LKS Ingenieriak antolatzen du mahai-ingurua. TU Lankidek zuzenduko du eta datorren urriaren 2an egingo da, Garaia Berrikuntza Gunean. Industria kooperatibetako azpiegitura arduradunei zuzenduta dago eta oro har, honetaz interesa duen edonori.
Mahai-ingurua "Industrialdeen erronkak krisi ekonomikoaren testuinguruan" aztertzeko

Krisi ekonomikoak ondorio larriak eragin ditu inguruko enpresa gehienetan eta nahiz eta arazo hauek ez diren berriak, gero eta nabarmenagoak dira industrialdeetan ere.

Industrialde hauek azpiegitura estrategikoak izan arren, administrazio gehienek ez dituzte ezagutzen hauek bizi duten errealitatea eta benetako arazoak.

Guzti horretaz hitz egiteko, mahai-ingurua antolatu du LKS Ingenieriak. TU Lankidek zuzenduko du eta datorren urriaren 2an burutuko da, arratsaldeko 3:30etan Garaia Berrikuntza Gunean.

Izenematea doakoa izango da eta honako helbidean egin daiteke: ieriz@lksingenieria.es edota telefono honetara deituz:  902 03 04 88 (Ikerne Eriz).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak