2017-08-21T21:38:25+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LKSk Mumbaiko gorte gorenaren egoitza berria diseinatuko du Panajun (India)

2013/09/05

Mumbaiko Gorte Gorenaren gaurko egoitza Panaji-n (Goa-ko Estatua) Altinho-ko auzoan dago kokatuta eta eskas geratzen da gaur egungo beharretarako, beraz lekuz aldatzea proposatu dute, Penha Da Franca-ren gunera, Bardez udalerrian, Taluka-n.
LKSk Mumbaiko gorte gorenaren egoitza berria diseinatuko du Panajun (India)

Egoitza berria garatzeko arduraduna den Goa-ko estatuko agentziak, GSIDC-k (Goa State Infrastructure Development Corporation), LKS India aukeratu du proiektua eta obra-zuzendaritza burutzeko.

LKS

Egoitza berria, Mandovi ibaiaren gaineko mendi-hegal batean egongo da kokatuta, 30.000 m² -tako  orube batean. Eraikinak, 15.000 m²-ko azalera bat izango du eta nazioarteko praktiketara eta estandarretara egokitutako instalazio moderno eta funtzionalak izango ditu.

Proiektuaren erronka ugarien artean dago eraikinak Panaji hirian duen inpaktu bisuala egokitzea, eta baita, bere ezarpenak kokatuta dagoen baso-eremuan  izango duen ingurumen-inpaktua, gunearen beharrezko irisgarritasuna, funtzionaltasuna eta segurtasun bermearekin bateragarria den eran.

LKS-k exekuzio proiektuaren garapena burutuko du eta geroago, kontratazio-kudeaketaz eta obren zuzendaritzaz arduratuko da ere. Aurreikuspenen arabera, eraikuntza-lanak urrian hasiko dira, montzoiak bukatzerakoan, eta eraikin berriak 2014ko uztailaren amaieran irekiko ditu bere ateak.

Lanen garapena, LKS-ko diziplina anitzeko talde baten bidez burutuko da; talde honetan, teknikari espainiar eta indiarrak egongo dira elkarlanean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak