2017-08-22T07:27:26+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LKS DIARADESIGNek diseinatutako metro berria Shanghain

2015/02/24

Shanghaiko metro berriaren 35 unitateetako lehenak, 3 eta 4. linea egingo dituenak, argia ikusi du. Diseinuak LKS DIARADESIGNen sinadura du, CNR fabrikatzaile txinatarrarentzat egindako proiektu bat da. Emaitza, ezaugarritzat plano inguratzailea duen eta Yangtze ibaiak Shanghaitik igarotzean marrazten duen marra nagusian oinarritutako modelo berri hau da.
LKS DIARADESIGNek diseinatutako metro berria Shanghain

Diseinu berriaren bitartez, LKS DIARADESING-ek tradizio eta modernotasunaren arteko dualtasuna erakusten du: ehun urtetik gorako komunikazio tresna izaera eta hiriko arkitektura aurrerakoietan islatutako aurrerabide eta modernotasun proiekzioa batzen ditu. Jasangarritasunari dagokionez, modelo berri hau orain artekoak baino %20 arinagoa da, bere efizientzia energetikoa nabarmen hobetuz.

LKS DIARADESING-ek, etengabeko hazkundea duen katalogo batera gehitzen du erreferentzia hau; Transport Design sektorean talde internazional moduan ondo errotutako posizio batekin.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak