2017-10-20T10:55:56+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LEINN: Ekintzaileen unibertsitatea

2011/07/08

Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira.
LEINN: Ekintzaileen unibertsitatea

Gaur egun 135 pertsonako komunitateak osatzen du Mondragon Team Academy, proiektu errealekin egiten dute lan eta euren helburu nagusia da enpresak sortzea. Ekintzailetasuna muturreraino eraman nahi dute, taldelanean, ikertzen eta bide berriak irekitzen.

Mondragon Unibertsitatearen asmoa da ekintzaile komunitate sendo bat sortzea, eta bereziki MONDRAGON korporazioari zerbitzua eskainiko dioten pertsonak formatzea. Silicon Valleyn existitzen den ekosistemaren antzekoa gurean sortzea da nahia. Eta dagoeneko aurreneko pausuak eman dituzte, eta etorkizunari itxaropenaz begiratzen diote. Enpresa batzuk dagoeneko ari dira bidea egiten eta fakturazio txikia bada ere, ari dira emaitzak lortzen.

LEINN-en filosofia: eginez ikasi

Proiektuak martxan jarri, hanka sartu, berriro ahalegindu, okerreko bidetik bide onera bueltatu, behin eta berriro frogatu, ahalegindu, arrakastaren bila etengabeko lana egin, eginez Ikasi. Hori da Leinn graduaren filosofia nagusia. Proiektuak eta enpresak sortuz Ikasi eta esperientziatik ikasgai nagusiak atera


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak