Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Lehendakariak Mondragon Nazioarteko Hezkuntza-k (MEI) Queretaron duen campus berria inauguratu du Mexikon
Iñigo Urkullu lehendakariak, Mondragon Unibertsitateko errektorea den Iosu Zabalarekin batera inauguratuko zuen atzo urriaren 27an Queretaron, Mondragon Nazioarteko Hezkuntza-k Mexikon duen campus berria: Universidad Mondragon-UCO. Beraiekin izan ziren baita ere, Dario Malpica (Universidad Mondragon-UCO kontseiluko Presidentea), Fernando de la Isla (Queretaroko estatuko hezkuntza idazkaria), Enrique Vega (El Marqués-eko lehendakari munizipala), Gastón Jury (Prohabitación taldeko zuzendari orokorra) eta Arturo Alvarado (Universidad Mondragon-UCOko errektorea).
Gaur egun, unibertsitateak 500 ikasle inguru ditu eta 2019 urterako, 4000 ikasle izatea aurreikusten da. Ikasle hauek, dozenatik gorako lizentziatura eta ingeniaritza titulu ikasteko aukera dute, Zuzenbidea, Nazioarteko Negozioak, Administrazioa, Energia, Mekatronika, Multimedia Diseinu Grafikoa eta Gastronomiaren alorretan. Hurrengo urteetan, informatikako ingeniaritza eta industria diseinua gehituko zaizkie aurrekoei.
Campusa, estrategikoki kokatuta dago hiriak dituen industrialdea garrantzitsuenen ondoan, Mondragon-UCO-ren apustua, ikasketak eta lana uztartzearen aldekoa bai da. Horrela, gazteei, esperientzia ematen dien ikasketa praktikoak bermatzen ditu. Guzti honi gehitu behar zaio, akademikoki aitortzen zaion kalitatea, bere hezitzaileen izen ona eta azken teknologiez hornitutako instalazio modernoak.
Zehazki esanda, campus berriak, 36 ikasgela ditu, liburutegia, auditoria, ingeniaritza eta gastronomia arloetarako hainbat laborategi, kafetegia, jatetxea, aparkaleku handia, erizaintza eta kirol esparrua. Esparrua, gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzako egokituta dago eta abiadura handiko internet-a du.
Universidad Contemporánea-k (UCO), 1998 abuztuan ireki zituen bere ateak lehenengo aldiz Queretaron (Mexiko), hasiera batetan erdi mailako ikasketak emanez eta ondoren bere eskaintza akademikoa zabalduz. Gainera, Mexikon, Bikaintasun Akademikoaren zigilua duten erakunde banakakoetako bat da.
2013 urtean, aliantza bat sinatu zuen UCO-k Mondragon Unibertsitatearekin, birmoldaketa prozesu bat aurrera eraman eta bere eskaintza akademikoa arlo teknikoko titulazioekin zabaltzeko asmotan, guztia Mondragon ereduan oinarrituta. Ondorioz, Mexiko unibertsitatea, Universidad Mondragon – UCO izena hartu zuen eta MEI (Mondragon Nazioarteko Hezkuntza) sarean integratuta geratu zen.