2017-08-17T15:44:13+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Leartikerrek INNOLACT aurkeztu du International Cheese Festival-en

2016/11/22

3 urteko iraupena izango duen proiektu honek mugaz haraindiko elkarlana bultzatu nahi du esnekien sektore tradizionalarentzako produktu berriak garatzeko eta berrikuntza eta garapen jasangarria sustatzeko.
Leartikerrek INNOLACT aurkeztu du International Cheese Festival-en

Leartiker zentro teknologikoak Donostiako Kursaalean ospatu den International Cheese Festival-en INNOLACT proiektu europarra aurkeztu du. Herrialde mugakideen (Espainia-Frantzia-Andorra) elkarlanean oinarritzen den proiektu honek esnekien sektore tradizionalari bultzada eman nahi dio berrikuntzaz baliatuz. INNOLACT proiektua INTERREG-POCTEFA Programaren baitan kokatzen da eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatuta dago.

Leartikerrek zuzentzen duen proiektu honetan parte hartzen duten 9 bazkideek (HAZI, Idiazabalgo Udala, Union des Producteurs Fermiers 64, Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque, Lycée Jean Errecart, Escola Agrària del Pirineu, Ajuntament de la Seu d’Urgell y Universidad de Vic), proiektua zentro teknologiko eta esnekien sektore tradizionaleko enpresa txikien elkarlanean oinarrituko dute. Lehenengoek dibertsifikazioaren bitartez berrikuntza bultzatzeko beharrezkoak diren medio eta ezagutzak dituzte eta produktore txikiak dira merkatuaren beharrizanak, eta propioak, ezagutzen dituztenak eta horregatik dira ezinbestekoak prozesu honetan, berrikuntza bide berrien diseinuan laguntzeko.

Proiektuak iraungo duen 3 urteetan zehar egingo den lana, emaitzak lortzera eta enpresa ehunak duen berrikuntzaren eskuragarritasunera bideratuta egongo da, modu horretan, produktu berrien elaborazio eta merkaturatze kostuak bere gain hartu ahal izango dituztela ziurtatzeko: 

  • Berrikuntza beharrezkoak diren ezagutzei lotuta joan behar da, horregatik, sektorearen konpetentzia profesionalak indartuko dira, enpresa txiki eta autonomoei zuzendutako mintegi eta prestakuntza ekintzen bitartez.
  • Ekoizleek burutzen duten jardueraren ikuspuntu ekonomikoa eta ingurumen arloko ikuspuntua kontutan izanda, esnearen erabilera eta produkziorako lan-metodologia egokienen inguruan eta kudeaketa jasangarri batek duen garrantziaz kontzientziatzea, proiektu honen beste erronketako bat da.
  • Produktuen merkaturatze prozesuan laguntzeko, INNOLACT proiektuak produktuen aurkezpenean eta salmenta bideen metodologietan berrikuntzaren aldeko apustua egingo du. Horretarako, tokiko eta nazioarteko azoka garrantzitsuenetan parte hartuko dute, ekoizleei ezezik azken kontsumitzaileari ere, garatutako produktuak ezagutzera eman eta merkatuan esneki produktu tradizionalen posizionamendu hobeago bat lortzeko.
  • Azkenik, Herrialde Mugakideetako Esneki Ekoizleen Elkarte bat sortuko da proiektuan lortutako aurrerapausoak eta emaitzak zabaltzen laguntzeko eta esneki-enpresen arteko ekintzak koordinatu eta burutzeko batasun lokarri bat izateko.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak