2017-10-19T09:01:44+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Leartiker Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide berria

2016/05/10

• Izendapen berri hau, Zentroa eta enpresen arteko elkarlan estuari esker lortutako transferentzia teknologiko maila altuagatik nabarmentzen den Leartikerren 20. urteurrenaren ospakizunarekin bat dator.
Leartiker Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide berria

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide bihurtu da, Euskadiko I+G+B-ko zentro garrantzitsuenak biltzen dituen sarea, hain zuzen ere: Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CIC), Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroak, enpresetako eta unibertsitateetako I+G unitateak, Zentro Teknologikoak eta Osasuneko Ikerketa Institutuak, besteak beste.

Leartikerrek ZTBES barruan lortutako Zentro Teknologiko Sektorial izendapena bere 20. urteurrenaren ospakizunarekin batera heldu da. Jatorrian, Lea Artibai Ikastetxeko hezkuntza planaren euskarri bat bezala jaio bazen ere, azken bi hamarkada hauetan zehar, Leartiker, erabat gaitutako ikertzaile-talde propioa duen eta bezeroari zerbitzu integrala eskaintzen dion (ideiaren detekziotik hasi eta prototipoa egin eta merkaturatu arte) errenferentziazko Zentro Teknologikoan bihurtu da Polimeroen eta Elikagaien Teknologian.

Astelehenean, maiatzak 9, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sare berriaren aurkezpena egin zen jende aurrean. Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean aurreikusitako berregituraketa prozesu baten ostean, agenteei eta sistema guztiari zuzendutako inbertsio eta baliabideen efizientzia handitzeko, eta enpresa ehunari transferentzia handiago bat bermatzeko transformatu da ZTBES. Berregituraketa honen ostean, Sare berriak 120 agente biltzen ditu eta euren artean aurkitzen da Leartiker Zentro Teknologikoa.

Leartikerren hurrengo erronka bere I+G+B nazioartekotzea izango da. Horretarako nazioarteko proiektuetan parte hartuko du, bere jatorritik lanean diharduen, eta oso emaitz onak eman dizkion, lankidetza garapen eredu ireki batean oinarrituz. Izan ere, Leartikerren ezaugarri berezienetako bat da, hain zuzen ere, Zentroko ikertzaileek enpresekin duten lankidetza harreman estuak ahalbidetzen dieten teknologia transferentzia-maila altua.

Horrez gain, duela urte batzuk hasitako bidetik jarraituz, 2020an teknologia-guneko ikerketa-bolumenaren %30 biomedikuntzaren sektorearekin erlazionatua egotea da Leartikerren plan estrategikoaren helburua. Sektore horretan, balio erantsi handiko medikuntza-gailu berriak eta produktu osasungarriak (healthy food) diseinatu eta garatzera bideratua dago Leartikerren ikerketa. Helburu hori lortzeko hainbat akordio sinatu dira zenbait enpresa, unibertsitate eta europako erakunderekin.

Leartiker SCoop-eko zuzendaria den Amaia Egia asteleheneko aurkezpenean egon zen eta Euskadiko I+G+B agente garrantzitsuenekin batera Sare honetako kide izatearen garrantzia azpimarratu zuen. Bere hitzetan "Leartikerren azkenengo urteetako bilakaera ikaragarria izan da. Inguruaren garapenean laguntzeko Lea Artibai Ikastetxeko misiotik abiatutako zerbitzu bat izatetik, Leartiker, beharrizanetara egokitzen joan da enpresen hurbileko Zentro Teknologiko bat izatera bihurtu arte. Bere helburua, garatutako ezagutzak etengabe transferitzea da, enpresak berritu eta dibertsifikatzeko aukera izan dezaten."


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak