2017-10-20T21:58:43+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Leartiker, automozio sektorean erreferente den europear proiektu baten buru izango da

2014/02/11

“BiosourceComp” deritzon proiektua gauzatzen ari da Leartiker. Horren helburua, biokonposatua den materiala maila industrialean sortzea da, gero injekzio bidez prozesatzeko, ibilgailuen enbrage pedalak egiteko.
Leartiker, automozio sektorean erreferente den europear proiektu baten buru izango da

Gaur egun, laborategiko eskalan egindako materialaren garapena prest dago, eta eskala industrialeko lehen frogak egiten ari dira.

Leartiker da proiektu europar honen buru, baina bestelako taldekide hauek ditu: APESA (Pau, Francia), la Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA), IPREM (Pau, Francia) eta Química y Instituto de materiales poliméricos Fakultateak (POLYMAT) UPV/EHU-Polymat (Universidad del Pais Vasco). Proiektua,  INTERREG IV de POCTEFA (2007-2013) programak finantzaturik dago, Espainia-Andorra-Frantzia lurralde kooperaziora begira.

Proiektuaren nondik norakoak

Automozioaren sektorea material polimerikoen garapenaren eta joera berritzaileen isla izan da eta hala izaten jarraitzen du egun ere. Ibilgailuaren prozesu osoan (fabrikazioa, erabilera eta erabili eta gero) karbonoaren aztarnak  eta CO2aren emisioak ezabatzearen premisa dela eta, biomaterialen bidez egiten diren ibilgailuen inguruko interesa handitzen ari da. Mota horretako biomaterialek teknika mugatuko propietateak izaten dituzte, hori dela eta, beharrezkoa izaten da egiturarako pieza teknikoak beste era bateko babesekin laguntzea.

Hiru urtetako iraupena duen proiektu hau (2012-2014), berriztagarriak eta biodegradagarriak diren polimeroetan oinarritzen da, jatorri naturaleko zuntzak gehitzen zaizkien polimeroetan, hain justu. Horren helburua, biokonposatua den materiala maila industrialean sortzea da, gero injekzio bidez prozesatzeko, ibilgailuen enbrage pedalak egiteko asmotan.

Gaur egun, laborategiko eskalan egindako materialaren garapena prest dago, eta eskala industrialeko (50kg/orduko) lehen frogak egiten ari dira. Beste aldetik, compounding-eko hiru prozesu ezberdinekin egin dira frogak, zuntz naturalen erabilgarritasuna kontutan hartuta.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak