2017-08-19T03:38:36+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lea-Artibaiko Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa

2011/10/31

Enpresa Traktoreen lehen Elkargunea pasa den irailaren 30ean ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta 12 enpresatako gerenteak gonbidatu zituzten. Ekitaldiaren hasieran 'Enpresen lehiakortasunerako garapenerako negozio eredu berriak' hitzaldia eskaini zen eta ondoren, parte hartzaileek euren esperientziak elkartrukatzeko aukera izan zuten. Hau izan zen enpresentzako aurreikusita dauden hainbat topaketen lehenengo bilera. Urtean bi aldiz elkartzeko proposamenarekin bukatu zen Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa.
Lea-Artibaiko Enpresa Bultzatzaileen lehen topaketa

Azaro Fundazioak enpresei zuzendutako zerbitzu berri bat jarri zuen martxan 2010ean, Elkarguneak: indarrak batuz izeneko programa, hain zuen ere.

Programa hau hurrengo lau helburuak lortzera bideratuta dago:

  1. Eskualdeko enpresen berrikuntza eta lehiakortasun mailetan eragitea.
  2. Eskualdeko enpresen errealitatea hobeto ezagutzea, eurentzako egokiak eta balio erantsi handidun zerbitzuak eskaini ahal izateko.
  3. Eskualdeko enpresen arteko ezagutza eta harremanak indartzea.
  4. Eskualdeko enpresen arteko lankidetza bultzatzea.

Helburu hauen lorpen eraginkorrari begira, eta programa honen baitan, bi Elkargune desberdin jarri dira martxan, enpresen tamainaren arabera, bat ETE-en (Enpresa Txiki eta Ertain) Elkargunea, eta bestea Traktore deritzen Enpresen Elkargunea. Urtean zehar aldiro antolatutako lan saio desberdinen bitartez, ezagutza sortu daitekeen esperientziak elkarbanatuko dira, eta interesgarriak izan daitezkeen gai ezberdinetan adituak diren pertsonak ere ekarriko dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak